“Euskadiko industria sektorearen alde eremu lokaletik egiteko interes handia ikusten dugu”
20-09-2023
2022aren hasieran, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, BasKeep jarri zuen abian, inbertitzaileak eta euskal enpresa industrialak azkar, erraz eta konfidentzialtasunez konektatzen dituen lehen aplikazioa. Datorren urriaren 4an, Baskeepek ‘BasKeep KONNEKT’ topaketa egingo du, Euskadiko industria ekosistemaren alde egin nahi duten euskal enpresa industrialei eta inbertitzaileei zuzendutako jardunaldi bat. Jardunaldi hori egingo dela aprobetxatzen dugu Aitor Urzelai SPRIko zuzendariarekin Baskeepen helburuak eta urte eta erdi honetan zehar izan duen bilakaera errepasatzeko. Confebasken ‘Enpresa Dimentsioaren’ azken zenbakian jasotako elkarrizketa honetan, SPRIko zuzendari nagusiak adierazi du “Baskeepek oso harrera ona” izan duela. “Abiatu zenetik urte eta erdi eskasean, dagoeneko 130 inbertitzaile baino gehiago ditugu erregistratuta, eta 70 enpresa baino gehiago alta emanda".