“Euskadiko industria sektorearen alde eremu lokaletik egiteko interes handia ikusten dugu”

  • Elkarrizketa Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiarekin, Confebaskeko Enpresa Dimentsioaren newsletterrerako (ikusi hemen)
  • Newsletterrak soldatei eta enpresen tamainari buruzko azterketa bat egin du

Aitor Urzelai

2023-09-20

2022aren hasieran, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, BasKeep jarri zuen abian, inbertitzaileak eta euskal enpresa industrialak azkar, erraz eta konfidentzialtasunez konektatzen dituen lehen aplikazioa. Datorren urriaren 4an, Baskeepek ‘BasKeep KONNEKT’ topaketa egingo du, Euskadiko industria ekosistemaren alde egin nahi duten euskal enpresa industrialei eta inbertitzaileei zuzendutako jardunaldi bat. Jardunaldi hori egingo dela aprobetxatzen dugu Aitor Urzelai SPRIko zuzendariarekin Baskeepen helburuak eta urte eta erdi honetan zehar izan duen bilakaera errepasatzeko.

ConfebaskenEnpresa Dimentsioaren’ azken zenbakian jasotako elkarrizketa honetan, SPRIko zuzendari nagusiak adierazi du “Baskeepek oso harrera ona” izan duela. “Abiatu zenetik urte eta erdi eskasean, dagoeneko 130 inbertitzaile baino gehiago ditugu erregistratuta, eta 70 enpresa baino gehiago alta emanda. Azken hilabeteetan erregistratutako inbertitzaileen igoera handia lortu dugu, eta, beraz, gure enpresa ekosisteman inbertitzeko interesa handitzen ari dela ikusten dugu”.

Aitor Urzelaik adierazi duenez, sektoreka, “aplikazioan erregistratutako enpresak batez ere metalen ekoizpen eta eraldaketakoak dira, %18rekin, eta, beste %18rekin, industriari lotutako zerbitzuen sektorekoak. Ondoren daude makina-erreminta (%10), automobilgintza (%8) eta bioosasuna (%8), besteak beste”. Eta hau gaineratu du: “enpresen hazkundea funtsezko alderdia da ekoizpen sare lehiakorra mantentzen jarraitu nahi badugu, tamainak zeregin erabakigarria baitu ingurune global oso lehiakorrean”.

Confebasken newsletter honek esteka bat du urriaren 4ko jardunaldira joan nahi duten enpresentzat. (ikusi hemen)

SPRIko zuzendari nagusiarekin egindako elkarrizketaz gain, ‘Enpresa Dimentsioa’-aren zenbaki honetan soldatei eta enpresen tamainari buruzko azterlan bat azaltzen da, besteak beste, ondorioztatzen duena enpresaren tamaina zenbat eta handiagoa izan, soldata orduan eta handiagoa izango dela; Covid aurreko agertokitik soldatek bilakaera hobea izan dutela enpresa zenbat eta handiagoa izan; eta jarduera sektore guztietan soldaten maila handitu egiten dela enpresaren tamaina handitzen den heinean.

Horrenbestez, enpresa txikietan batezbestekoaren azpitik dauden soldatak ikusten dira argi eta garbi, enpresa ertainetan batezbestekoa baino pixka bat handiagoak, eta enpresa handienetan batezbestekoaren gainetik argi eta garbi.

Azkenik, newsletterrak enpresa dimentsioari lotutako iritzi eta txosten interesgarriak ere biltzen ditu, baita eremu horri lotutako ekimenekiko informazioa eta estekak ere.