“Pertsonen segurtasuna da garrantzitsuena”

  • Elkarrizketa Kepa Galparsorori, GKN Automotive Zumaiako Lan Segurtasuneko arduradunari, (ikus hemen)
Segurmania

2023-07-06

Segurmania Confebaskek eta bere hiru erakunde fundatzaileek –Adegi, Cebek eta Sea– Euskadin laneko prebentzio eta osasun kulturari buruz orain dela ia bost urte sortutako ekimen bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen babesa dauka.

Azken alean (ikus hemen) Kepa Galparsorori, GKN Automotive Zumaiako Segurtasun arduradunari, egindako elkarrizketa jaso da, eta bere enpresan LAP modu seguruan kudeatzeko duten moduaz eta, oro har, prebentzioaz eta segurtasunaz hitz egin du.

Galparsorok adierazi duenez, “urtetik urtera, Laneko Arriskuen Prebentzioak indarra hartu du, eta lehen “bigarren” mailan zegoen hura, hots, SEGURTASUNA, une honetan eta, jakina, baita GKNn ere, lehentasun bihurtu da. Gure ekoizpen prozesuak eta metodoak hobetzen jarraitzeaz gain –jarraitu du–, Segurtasunean oinarritutako portaerak bilatzeko asmoz langile guztiak sentsibilizatzeko fasean gaude. Urtero 300 prebentzio ekintza baino gehiago egiten ditugu gure instalazioetan, eta horietako bakoitzak “bere ekarpentxoa” egin du, Segurtasunean hobetu dezagun”, adierazi du.

GKNn arduradun gisa duen nazioarteko esperientziari dagokionez, Kepa Galparsorok adierazi du “Europar Batasuneko herrialdeetan Prebentzioak oso estandar zorrotzak” dituela. “EBtik kanpo litekeena da hainbestekoa ez izatea... Euskadin dugun mailari dagokionez, ez dugu ia alderik ikusten. Lantegi guztiak ia bikaintasunetik gertu dauden Prebentzio mailetan daude; baina, jakina, horietako bakoitzak bere ñabardurak izango ditu”.

Kepa Galparsorori egindako elkarrizketaz gain, Segurmaniaren azken ale honetan hainbat jardueratan jokabide seguruetarako jarraibideak jaso dira, hala nola eraikuntzan, bero kolpeak eta intsolazioak saihesteko jokabideak edo errepidean lan egiten den bitartean istripuak saihesteko aholkuak. Era berean, monografiko berezi bat du, laneko arriskuen prebentzioa ondo kudeatzeko komunikazioak duen garrantziari buruzkoa.

Ikusi newsletter osoa hemen