Confebaskek berriro ekin dio legebiltzar-enpresa programari, Zucchetti Spain bisitatuz

  • Legebiltzarraren ordezkaritzak eta Confebaskek enpresa teknologikoaren egoitza bisitatu dute Derion (Bizkaia)
Zucchetti

Confebask, legebiltzarkideak eta Zucchettiko zuzendaritza, bisitaldian (Argazkia, Confebask)

2023-09-18

Confebaskek berriro hasi ditu enpresetara antolatutako bisitak, legebiltzar-enpresa programaren barruan, Euskadiko enpresa sarearen errealitate zehatza euskal erakunde legegileko kideei hurbildu nahian.

Oraingoan, Zucchetti Taldeko kidea den Zucchetti Spain enpresara egin da bisita –Italiako 1. software konpainia da, eta 50 herrialde baino gehiagotan dago presente–.  Zucchetti Spain estatu osoko software fabrikatzaileen erreferentea da, Derion dauka egoitza (Bizkaia), eta bulegoak Donostian, Ermuan, Madrilen eta Logroñon. 4.000 bezerorekin, kualifikazio handiko 290 profesional inguruko plantilla du. 

 

Helburua

Bisitaren helburua izan da Euskadin erreferente diren hiru software enpresak Zucchetti proiektuan integratzearen esperientzia euskal legebiltzarkideei hurbiltzea, errotzea, inbertsioa eta erabakigunea bertan mantenduz.

Zehazki, Zucchettiren zuzendaritza taldeak integrazio prozesua zein izan den eta zer eragin duen azaldu du; une honetan zein proiektutan ari diren lanean eta norantz doazen; eta enpresa proiektu erakargarri bat nola eraikitzen ari diren, erakundean dagoeneko lan egiten duten pertsonentzat (talentuaren leialtasuna) zein gurekin lan egitea nahi dugunentzat (talentua erakartzea).

 

Bisitaren osaera

Legebiltzarraren ordezkaritza, EAJren aldetik, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Batzordeko lehendakari Alaitz Zabalak eta Mikel Arruabarrenak osatu dute. EH Bildutik Pazis Garcia parlamentaria hurbildu da, eta PPren aldetik, berriz, Muriel Larrea. PSEk eta Ahal Duguk joan ezina adierazi dute.

Confebasken aldetik joan dira Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia; Virginia Mugica Lege eta Lan departamentuko zuzendaria; Asier Aloria Prestakuntza, Enplegu eta Talentu zuzendaria; Pablo Martin Ekonomia arloko arduraduna, eta Amaia Lopez Iriondo Lan Segurtasuneko arduraduna.

Zucchati Espainiako CEO Justino Martinez eta Confebaskeko zuzendariorde nagusi eta lehendakari ohi Isabel Busto izan dira bisitaren anfitrioiak, zeinari buruz denak bat etorri diren esatean probetxuzkoa eta interesgarria izan dela. Confebaskek legebiltzarkideekin irailean beste bisita bat egitea aurreikusten du, zehazki, GKN Zumaiara.