Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA elkarte kideek terrorismoaren biktima izandako euskal enpresariei aitortza erakusteko ekitaldia egin dute, Bilboko Euskalduna Jauregian
20-10-2017
CONFEBASKek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere erakunde fundatzaileek Euskal Enpresarien alde antolatutako Oroipen eta Errekonozimendu Ekitaldiak 600 gonbidatu inguru elkartu ditu, Bilboko Euskalduna Jauregian, tartean egonik enpresaburuak eta arduradun politikoak, instituzionalak eta sozialak. Bertaratuen artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu zegoen. Ekitaldiak hiru zati izan ditu: lehenengoa, bizitakoaren kontakizuna, non lau biktimaren lekukotzak sartu diren: Cristina Berazadi, ETAk hil zuen lehen enpresari izandako Angel Berazadiren alaba; Andoitz Korta, Joxemari Kortaren semea, zeina ADEGIko lehendakaria zen hil zutenean; Iñaki Garcia Arrizabalaga, Juan Manuel Garcia Corderoren semea, zeina Telefonicaren Gipuzkoako ordezkaria zen –Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten–; eta Martin Ceballos, Talleres Marelekoa: bonba bidezko bost atentatu jasan zituen bere enpresaren aurka.