Roberto Larrañaga: ‘Euskal enpresak Euskadin ematen den LH Dualaren ereduarekin duen konpromisoa argia eta erabatekoa da’

  • Confebaskeko lehendakariak LH Dualerako Aliantzaren III. Foroaren inaugurazio hitzaldian parte hartu du, Valentzian
Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea

Confebaskeko presidentea, Roberto Larrañaga, Valentziako mintzaldian 

LH Dualerako Aliantzak inaugurazio hitzaldian hizlari moduan parte hartzeko gonbidatuta, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak gogorarazi du euskal enpresak Euskadin ematen den Lanbide Heziketa dualaren ereduarekin ‘konpromisoa erabatekoa’ daukala, ‘euskal enpresen eskaera zehatzari erantzuten diolako.

                Bere mintzaldian, Larrañagak agerian jarri du enpresen, Jaurlaritzaren eta prestakuntza zentroen ‘lankidetza sendoaren’ balioa, eredua hobetzeari eta konpainiek prestakuntzaren arloan dituzten behar aldakorrei erantzun azkarra emateari dagokionez, gaur egun merkatu gero eta globalagoetan lehiatzen ari baitira, eta puntako prestakuntza behar baitute: ‘enpresen behar lehiakorrekin eta herrialdearen estrategia ekonomikorekin  bat datorren prestakuntza behar dugu: 4.0 herrialde batek 4.0 prestakuntza bat behar du’.

                Confebaskeko lehendakariak gogorarazi duenez, LH Dualaren euskal eredua kalitatezko sistema bat da, eta 10 aldiz biderkatu du ikasle zein enpresa parte hartzaileen kopurua, orain dela 5 urte martxan jarri zenetik’; horrek erakusten du bere harrera maila altua: konpainien %99ren iritziz, ikaslea produktiboa eta eraginkorra izan da, eta uste dute Euskadin indarrean dagoen eredua ‘oso ona’ dela.

Gaur-gaurkoz, Euskadin dagoeneko urtero ikasketak amaitzen dituzten LHko ikasle guztien %12 inguru eredu dualean graduatzen dira. Eta zenbait adar industrialetan portzentaje hori %33ra heltzen da.  Ikasleen artean ere, ereduak oso iritzi onak jasotzen ditu parte hartzaileen %90 baino gehiagoren artean.

                Valentzian elkartu den LH Dualerako Aliantzaren III. Foroak Confebask gonbidatu du aurten,  Euskal Enpresarien Konfederazioa euskal enpresen artean eredu duala zabaltzeko bultzadan eta difusioan erreferente aktiboa delakoan; eta lankidetza publiko-pribatuaren adibidea,  gainerako Erkidego Autonomoetan kontuan hartu beharrekoa.