Irailean enpresa kopurua hazi egin da Euskadin, eta dagoeneko 59.000 baino gehiago dira

Confebasken txostena, Euskadiko enpresa sarearen eboluzioaren gainean: 2017ko iraila

empresas septiembre

Enpresen eboluzioa Euskadin, Irailean

Hainbat hilabetez bilakaera etsigarria izan ondoren, irailean Euskadin nabarmen goititu da Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua: abuztuan baino 1.219 gehiago, eta, ondorioz, serie historikoko irailik onena bihurtu da.

Urtearteko terminoetan, hazkundea txikiagoa izan da, orain dela urte bat baino 609 enpresa gehiago, 59.081eko zifrara iristeraino, 2011tik irail batean inskribatutako enpresen kopururik altuena izanik.

Autonomoen kopuruari dagokionez ere, hazi egin da, eta 171.165 dira erregistratutakoak, baina iazko irailarekin alderatuta ia 1.300 gutxiago daude oraindik ere.

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresei dagokienez, urtarriletik ekainera arteko datuek diote 157 euskal enpresa sartu zirela prozedura horretan, aurreko urteko aldi berdineko baino %3’3 gehiago; horrenbestez, beheranzko joera eten da.

Laburbilduta, iraila hilabete positiboa izan da, nahiz eta, aurreko urteko zifrekin alderatuta, enpresen kopuruak oso baxu izaten jarraitzen duen; are gehiago, autonomoen kopurua jaitsi ere egin da. Euskal ekonomiak bere enpresa sarea onera ekartzeko erakusten duen zailtasunak behartu egiten du politikak bultzatzera, ekintzailetza  eta enpresa proiektu berrien sorrera sustatzeko.

                                                                                                                         Newsletterra ikusi