Confebask Unibertsitateen Euskal Kontseiluan sartu da, Iñigo Urkullu lehendakariak presiditutako bilera batean, Unibertsitate-Enpresa harremanak sustatzeko

06-06-2017
Confebaskek aukera aprobetxatu du lehen aldiz Unibertsitateen Euskal Kontseiluan parte hartu ahal izateko egitasmoagatik eskerrak emateko eta bere balioa agerian jartzeko, eta bere burua eskaini du elkarrekin lan egiteko, euskal unibertsitate sistema hobetzeko, gaur lehendakariak aurkeztu duen ‘2017-2020 Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategia’-ren barruan. Hezkuntza Sailak, Euskal Unibertsitate sistemako hiru unibertsitateek eta Confebaskek jardun dute Unibertsitate-Enpresa lehen euskal estrategia hau lantzen, 2017-2020ko denbora horizontearekin, bi helburu nagusirekin: ezagutza eta ikerketa transferitzea enpresaren arloan aplikatzeko, eta, horrez gain, giza kapitala prestatzea, euskal enpresen beharretara egokituta.

'Zergak eta Gizarte Segurantza direla-eta, euskal enpresek %30 ordaintzen dugu, Europako batez bestekoa %25 izanik'

04-06-2017
Gaien artean egon ziren, euskal ekonomiaren perspektiba onaz gain, gazteen etorkizuna, Euskadiko soldatak eta enpresen fiskalitatea. Azken gai horri buruz, Roberto Larrañagak dioenez, ' fiskalitatea lehiakortasuna sustatzeko tresna izan behar da, eta ezin gaitu besteekiko desberdintasun egoeran utzi’. Gehitu zuenez, gaur egun, «zergak eta Gizarte Segurantza direla-eta, %30 ordaintzen dugu Europako batez bestekoa %25 izanik». «Horri gehitu behar zaio Sozietateen gaineko tasa bertan %28koa dela, estatuan %25ekoa, eta Europan batez beste %22koa».

Confebaskek Euskadiko LH duala azaldu du Tele 5n jarraitzaile gehien dituen albistegian

02-06-2017
Confebaskeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriaren lekukotza erabili du Mediaset kateak, erreportaje labur batean, Euskadiko LH dualaren sistema azaltzeko. Asier Aloriak definitu dudenez, edozein neurri eta sektoretako enpresen behar zehatzetara egokitutako sistema bat da, zeinak ‘betiko aprendizaren’ figura tradizionala gogorarazten duen, ‘baina garai modernoetara eta XXI. mendeko enpresetara egokituta’.

Enpresa txiki eta ertainei emandako kreditua hazi eta enpresa handiei emandakoa murriztu egin da, bankutik kanpoko finantzaketa gehiago dutelako

30-05-2017
Enpresen Finantzaketari buruzko azken buletinean jasotzen denez, enpresa handiek gero eta gehiago jotzen dute bankutik kanpoko finantzaketara: 2016an, finantzaketa mota hori %17,7 hazi zen. Gero eta ohikoa den praktika horren ondorioetako bat da enpresa handiei emandako kredituak %4,4 jaitsi direla urtearen lehen hiruhilekoan. Aitzitik, Enpresa Txiki eta Ertainei emandako maileguak nabarmen igo dira, %10 inguru, zehazki, %9,6.

Confebaskek balioan jarri du lankidetza publiko-pribatua, Unescok Tknika munduko erreferente izendatu duen ekitaldian

29-05-2017
Ekitaldi horretan, Confebaskeko prestakuntza zuzendari den Asier Aloriak parte hartu zuen. Aloriak goretsi egin zuen 'Eusko Jaurlaritzak, enpresa elkarteek, enpresek eta hezkuntza zentroek izan duten inplikazioa EAEko LH ereduaren bultzadan eta garapenean, zeren eta horri esker, besteak beste, azken 20 urteotan Euskadiko 200 mila gaztek 7 milatik gora enpresatan egin ahal izan baitituzte derrigorrezko praktikak, eta halaxe lortu baitute beren benetako lehen lan esperientzia izatea eta lan munduan sartzea'. 'Euskadin gure eredu propioa landu dugu, eta gaur egun –erantsi du Asier Aloriak– eredu hori erreferentea da Europan, eta, Unescoren izendapenari esker, baita munduan ere. Eta hor, azpimarratu nahi dut Tknika berrikuntzaren, ikerketaren eta ekintzailetzaren aurreneko lerroan dagoela.