Confebaskek Euskadiko LH duala azaldu du Tele 5n jarraitzaile gehien dituen albistegian

Erreportajea milioika ikus-entzule dituen eguerdiko albistegian eman dute

Asier Aloria director Formación Confebask

Asier Aloria, Confebaskeko Prestakuntza zuzendaria, Tele 5n eman duten erreportajeko une batean

Confebaskeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriaren lekukotza erabili du Mediaset kateak, erreportaje labur batean, Euskadiko LH dualaren sistema azaltzeko. Asier Aloriak definitu dudenez, edozein neurri eta sektoretako enpresen behar zehatzetara egokitutako sistema bat da, zeinak ‘betiko aprendizaren’ figura tradizionala gogorarazten duen, ‘baina garai modernoetara eta XXI. mendeko enpresetara egokituta’. Tele 5ko erreportajea egunero milioika lagunengana iristen den eguerdiko albistegian eman zen, eta, Confebaskeko Prestakuntzako zuzendariaren testigantzarekin batera, enpresek, ikasleek eta Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuordeak adierazitakoak ere entzun ahal izan ziren.

Erreportajeak gogoratzen du Euskadin LHak laneratze maila handia duela, eta euskal enpresen beharrei erantzuten diela.

IKUSI ALBISTEA(11. minututik aurrera)