Confebask Unibertsitateen Euskal Kontseiluan sartu da, Iñigo Urkullu lehendakariak presiditutako bilera batean, Unibertsitate-Enpresa harremanak sustatzeko

Bileran, lehendakariak ‘Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategia’ aurkeztu du, eta Administrazioa, Unibertsitateak eta Confebask izango dira bertako eragile nabarmenak

UNIBERTSITATEEN EUSKAL KONTSEILUA

Lehendakaria Unibertsitateen Euskal Kontseiluarekin, heuren artean Confebaskeko kideekin

Confebaskek aukera aprobetxatu du lehen aldiz Unibertsitateen Euskal Kontseiluan  parte hartu ahal izateko egitasmoagatik eskerrak emateko eta bere balioa agerian jartzeko, eta bere burua eskaini du elkarrekin lan egiteko, euskal unibertsitate sistema hobetzeko, gaur lehendakariak aurkeztu duen ‘2017-2020 Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategia’-ren barruan.

Hezkuntza Sailak, Euskal Unibertsitate sistemako hiru unibertsitateek eta Confebaskek jardun dute Unibertsitate-Enpresa lehen euskal estrategia hau lantzen, 2017-2020ko denbora horizontearekin, bi helburu nagusirekin:  ezagutza eta ikerketa transferitzea enpresaren arloan aplikatzeko, eta, horrez gain, giza kapitala prestatzea, euskal enpresen beharretara egokituta.

Gainera, beste ekintza batzuen artean, Estrategiak jasotzen dituen helburuetako bat ‘unibertsitate duala’ progresiboki ezartzea da, konbentziturik etorkizunera begira ezinbestekoa dela enpresen eta hezkuntza sistemaren arteko harremanak sendotzea eta elkar ulertzea hobetzea. Ildo horretan, estrategiak berariaz jasotzen du prestakuntza eta ikasketa programa bat abiaraztea, unibertsitateko ikasleentzat, Europako enpresetan, Confebasken lankidetzarekin.  

Hain zuzen ere, lankidetza hori irmotasunez bultzatzeko moduari buruzko gaurkotasun handiko eztabaida horretara gonbidatu dute Confebask, Unibertsitateen Euskal Kontseiluko parte izan dadin, Euskadiko LHarekin jada gertatzen den bezala –non ikasleek eta enpresek elkar hartuta ikerketa, prestakuntza eta esperientzia partekatzen dituzten– ; unibertsitateen organo instituzionalean euskal administrazioek eta unibertsitateek hartzen dute parte dagoeneko.

Gaurko bileran formalizatu da ofizialki Confebasken sarrera, Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek presidituta. Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagaren ondoan izan dira Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia eta Asier Aloria Prestakuntzako zuzendaria.