Irailean enpresa kopurua hazi egin da Euskadin, eta dagoeneko 59.000 baino gehiago dira
19-10-2017
Hainbat hilabetez bilakaera etsigarria izan ondoren, irailean Euskadin nabarmen goititu da Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua: abuztuan baino 1.219 gehiago, eta, ondorioz, serie historikoko irailik onena bihurtu da.
Urtearteko terminoetan, hazkundea txikiagoa izan da, orain dela urte bat baino 609 enpresa gehiago, 59.081eko zifrara iristeraino, 2011tik irail batean inskribatutako enpresen kopururik altuena izanik. Laburbilduta, iraila hilabete positiboa izan da, nahiz eta, aurreko urteko zifrekin alderatuta, enpresen kopuruak oso baxu izaten jarraitzen duen; are gehiago, autonomoen kopurua jaitsi ere egin da.