Pandemiaren eragina orokorra den arren, badirudi Euskadiko enpresa handiek hobeto eusten diotela

01-10-2020
Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken zenbakian kontsultatu daitekeenez, gertatzen ari den kalte orokorra gorabehera, badirudi Euskadiko enpresa handiak hobeto eusten ari zaiela Covid-19aren pandemiak eragindako krisiari. Horrenbestez, batez beste, enpresa txiki eta ertainek baino zifra hobeak aurkezten dituzte merkatuaren, eskarien, ahalmen produktiboaren erabileraren, fakturazioaren eta esportazioen bilakaeran. Inkesta ekainetik uztailera bitartean egin zen, Confebaskeko Adegi, Cebek eta Sea elkartekideen lankidetzarekin. Lortutako datuen arabera, enpresa handiak dira – mikroenpresekin batera – merkatuaren egoera ondoen ikusten dutenak.

Enpresa eta autonomoen kopurua jaitsi egin da abuztuan, nahiz eta aurreko urteetako hilabete berdinean baino gutxiago, eta egonkortzeko joerarekin

14-09-2020
Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz eman duen azken txostenean irakur daitekeenez, Gizarte Segurantzan erregistratuta zeuden enpresen kopurua jaitsi egin da abuztuan, aurreko hilean baino 358 enpresa gutxiagorekin, baina, halere, kontuan hartuta hilabete horretan beti egoten direla jaitsierak, abuztu baterako daturik onena da 2014az geroztik. Aurreko urteko 31 egun horiekin alderatuta, berriz, 1.116 firma gutxiago daude; ondorioz, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako konpainien kopurua 56.876 da. Horrenbestez, pandemiako sei hilabeteetan 2.017 enpresa suntsitu dira, totalaren %3,4, eta apirileko minimotik %4 berreskuratu dira.

Confebaskek eta Espainiako Gobernuko Industriako idazkari nagusiak eta Energiako estatu idazkariak gaur egungo egoera analizatu eta euskal enpresek berreraikuntzarako Europako funtsen zati bat lortzeko dituzten aukerak aztertu dituzte

11-09-2020
Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – bilera batean parte hartu dute gaur goizean, Espainiako Gobernuko Industriako eta Energiako goi arduradunetako birekin: Raul Blanco, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industriako idazkari nagusia; eta Sara Aagesen, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energiako estatu idazkaria. Bileran izan da, halaber, Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Denis Itxaso. Confebasken aldetik, ordezkaritza zabal bat joan da bilerara, Adegi, Cebek eta Seako lehendakariak buru zirela – Eduardo Junkera, Iñaki Garcinuño eta Pascal Gomez –, baita bere hainbat lehendakariorde eta zenbait zuzendari nagusi ere. Topaketak balio izan du Euskadiren egoera ekonomikoa eta enpresariala – pandemiak eragindako krisiak oso baldintzatua – bi ministerioekin aztertzeko eta partekatzeko, zehazki, Euskadirentzat estrategikoak diren bi sektoreei dagokienez, hau da, industriari eta energiari dagokienez.

Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateek eta Confebaskek unibertsitateko prestakuntza dualaren aurtengo ikasturtearen hasiera eta enpresetako garapena aztertu dute

09-09-2020
Bileran, parte hartzaileek ikasturtearen hasieran aurre egin beharreko panorama zehaztu dute, bakoitzak bere ikuspegitik, bai ikasgeletan, bai praktiketako edo prestakuntza dualeko ikasleak hartzen dituzten enpresetan. Hori guztia Unibertsitatea+Enpresa lankidetzaren estrategiaren barruan, zeina dagoeneko maila guztietan baitago indarrean, 2017an sortu zen talde bereziari esker. Lankidetza sendo horren ondorioa da, Confebaskek rol protagonista jokatzen duelarik –Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzarekin eta euskal unibertsitateekin batera–, euskal unibertsitateen prestakuntza dualak duen bilakaera garrantzitsua, karrera ikastea eta aldi berean euskal enpresetan praktika ordainduak egitea ahalbidetzen duena.

Confebaskek Herrialdeko akordio handi bat planteatu du Euskadiren berrikuntza sakon eta eraldaketa lehiakor baterako, funts bereziekin

23-07-2020
Kontseilu Orokorra elkartu eta gero komunikabideei egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek ziurtatu duenez, “datozen hilabeteei begira, Euskadiren lehentasunak izan beharko lirateke, alde batetik, gastu publikoko eta zorpetze bereziko politikak, enpresak salbatzeko, enplegua salbatzeko. Hori izan beharko litzateke lehentasuna. Aurten eustea, datorrenean berraktibatzeko…Baina, gainera -jarraitzen du-, aukera aprobetxatu beharko genuke Euskadiren berrikuntza eta eraldaketa lehiakorrari ekiteko, beste katastrofe batean egin zen bezala, hura naturala izan bazen ere, 83ko uholdeetan.