Confebaskek eta Espainiako Gobernuko Industriako idazkari nagusiak eta Energiako estatu idazkariak gaur egungo egoera analizatu eta euskal enpresek berreraikuntzarako Europako funtsen zati bat lortzeko dituzten aukerak aztertu dituzte

  • Bileran parte hartu dute, Gobernuaren ordezkariaz gain, Confebasken goi mailako ordezkaritza batek, Konfederazioko lehendakariordeak eta Adegi, Cebek eta Seako lehendakariak buru zirela, eta hainbat zuzendari nagusik

 

confebask

2020-09-11

Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – bilera batean parte hartu dute gaur goizean, Espainiako Gobernuko Industriako eta Energiako goi arduradunetako birekin:Raul Blanco, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industriako idazkari nagusia; eta Sara Aagesen, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energiako estatu idazkaria.Bileran izan da, halaber, Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Denis Itxaso.

Confebasken aldetik, ordezkaritza zabal bat joan da bilerara,  Adegi, Cebek eta Seako lehendakariak buru zirela – Eduardo Junkera, Iñaki Garcinuño eta Pascal Gomez –, baita bere hainbat lehendakariorde eta zenbait zuzendari nagusi ere.

Topaketak balio izan du Euskadiren egoera ekonomikoa eta enpresariala – pandemiak eragindako krisiak oso baldintzatua – bi ministerioekin aztertzeko eta partekatzeko, zehazki, Euskadirentzat estrategikoak diren bi sektoreei dagokienez, hau da, industriari eta energiari dagokienez.

Bilera baliatu dute lehen eskutik eta zehazki ezagutzeko bi ministerioak krisiaren hasieratik sustatzen ari diren programak, krisiaren erasoari aurre egiteko, eta berreraikuntzarako Europako planak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko, izan ere, 140.000 milioi euroko funts bat aurreikusten du Espainiarentzat, horien zati handia bat enpresetan inbertsioak egiteko industriaren berrikuntzarako eta trantsizio energetikorako.

Ildo horretan, Confebasken eta bere elkarte kideen ordezkaritzak euskal enpresek Europako funts horiek lortzeko duten abiapuntua balioetsi dute, erreferentziazko enpresa sare bat baitute arlo horietako askotan.

Azkenik, azpimarratu behar da gaur goizeko topaketak balio izan duela Gobernuaren Ordezkaritzaren eta Confebasken arteko lankidetza eta solaskidetza etengabe eta oparoa berresteko, Estatuak covidak eragindako krisiaren aurka borrokatzeko onartu dituen ekimenak koordinatu eta euskal enpresetan aplikatze aldera.