Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateek eta Confebaskek unibertsitateko prestakuntza dualaren aurtengo ikasturtearen hasiera eta enpresetako garapena aztertu dute

  • Euskal Unibertsitate Kontseiluko Unibertsitatea + Enpresa lantaldea elkartu da
Confebask

Bileraren irudiak, Confebaskekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta euskal unibertsitateeko ordezkariekin

2020-09-09

Gaur goizean elkartu da, Confebasken egoitzan, Euskal Unibertsitate Kontseiluko Unibertsitatea + Enpresa Lantaldea; organo instituzionala da, zeinean Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru unibertsitateek eta Confebaskek parte hartzen baitute. Bileran izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako jarduneko Unibertsitateen sailburuorde Adolfo Morais, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga, eta hiru unibertsitateetako errektoreordeak: EHU-UPV, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea.

Bileran, parte hartzaileek ikasturtearen hasieran aurre egin beharreko panorama zehaztu dute, bakoitzak bere ikuspegitik, bai ikasgeletan, bai praktiketako edo prestakuntza dualeko ikasleak hartzen dituzten enpresetan. Hori guztia Unibertsitatea+Enpresa lankidetzaren estrategiaren barruan, zeina dagoeneko maila guztietan baitago indarrean, 2017an sortu zen talde bereziari esker.

Lankidetza sendo horren ondorioa da, Confebaskek rol protagonista jokatzen duelarik –Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzarekin eta euskal unibertsitateekin batera–, euskal unibertsitateen prestakuntza dualak duen bilakaera garrantzitsua, karrera ikastea eta aldi berean euskal enpresetan praktika ordainduak egitea ahalbidetzen duena.   

Sistema aitzindaria da estatu espainolean unibertsitateei dagokienez, eta Confebaskek eta euskal enpresek duten konpromisoa erakusten du, ikasleari zein parte hartzen duten konpainien lehiakortasunari mesede egien dien kalitatezko prestakuntza baten alde.  

Bileran, halaber, Europako Erasmus + mugikortasun programaren berehalako etorkizunari buruz duten ikuspegia partekatu dute, egoera honetan Covid-19aren pandemiaren garapenak baldintzatuta egonik, horrek zuzeneko eragina baitu ikasleak bidaltzeari eta hartzeari dagokionez; Confebaskek ia hiru hamarkada daramatza EAEko hiru unibertsitateetako gazteei praktikak Europako enpresetan egitea errazten.

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta EAEko hiru unibertsitateek berretsi egin dute Unibertsitatea+Enpresa Estrategia indartzen jarraitzeko konpromisoa, baita ere Euskadin unibertsitateko prestakuntza dualaren ezarpenean eta zabalkundean aurrera egiteko.