Enpresa eta autonomoen kopurua jaitsi egin da abuztuan, nahiz eta aurreko urteetako hilabete berdinean baino gutxiago, eta egonkortzeko joerarekin

  • Uztail eta abuztuko datuek Euskadiko enpresen suntsipena nolabaiteko egonkortu dela adierazten dute
empresas

2020-09-14

Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz eman duen azken txostenean irakur daitekeenez, Gizarte Segurantzan erregistratuta zeuden enpresen kopurua jaitsi egin da abuztuan, aurreko hilean baino 358 enpresa gutxiagorekin, baina, halere, kontuan hartuta hilabete horretan beti egoten direla jaitsierak, abuztu baterako daturik onena da 2014az geroztik.

Aurreko urteko 31 egun horiekin alderatuta, berriz, 1.116 firma gutxiago daude; ondorioz, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako konpainien kopurua 56.876 da. Horrenbestez, pandemiako sei hilabeteetan 2.017 enpresa suntsitu dira, totalaren %3,4, eta apirileko minimotik %4 berreskuratu dira.

Autonomoen kopuruari dagokionez, bilakaera antzekoa da. Abuztuan 270 pertsona gutxiago ziren, aurreko urteetako abuztuetan baino gutxiago baita ere, baina, edonola ere, otsailean baino 1.411 autonomo gutxiago.

Bi zifra horiek gorabehera, bi alderdi nabarmendu daitezke: alde batetik, euskal enpresa sarean Covid-19aren eragina nabaria den arren, uztail eta abuztuko datuek diote egoera nolabait egonkortzen ari dela.

Eta bestetik, Euskadin enpresen suntsipenaren erritmoa estatuaren batezbestekoa baino apalagoa dela.  Ildo horretan, Euskadin, abuztuan, enpresa kopuruaren urtearteko jaitsiera  -%1,9koa da, estatuan baino askoz moderatuagoa (-%3,5). Eta pandemia aurreko egoerarekin alderatuta (2020ko otsaila), enpresa kopurua gehiago murriztu da estatuan (-%3,6), Euskadin baino (-%3,4).