“Daitekeena da datorren urtean moteltze txiki bat etortzea, baina ez dugu espero traumatikoa izatea”
30-10-2018
Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak aprobetxatu egin du berresteko “guk urte honetarako udan egin genituen aurreikuspenak mantentzen ditugu: % 2’9 inguruko hazkundea eta 18.000 inguru afiliatu berri Gizarte Segurantzan. Daitekeena da datorren urtean moteltze bat gertatzea, baina, inola ere, ez dugu traumatikoa izatea aurreikusten. Confebaskeko lehendakariak azpimarratu duenez, ordez, “kanpotik ziurgabetasuna etorriko da, eta horrek nolabaiteko prebentzioa edukiarazten digu. Edonola ere – berriro esan du – ezerk ez du pentsarazten batbateko balaztada bat gertatuko denik”.