Esportazio gehienak enpresa kopuru txiki batean kontzentratzen dira

  • 50 langile edo gehiagoko enpresak konpainien %0’16 dira, eta bolumen guztiaren %61 baino gehiago esportatzen dute

 

  • Newsletterrean elkarrizketa bat dago Ibarmiako zuzendari nagusi Koldo Arandiarekin: “Erraldoi handiekin lehiatzen gara, atomizazioak gure aurka jokatzen du”
ibarmia

Koldo Arandia, Ibarmiako zuzendari nagusia

2018-10-29

Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz ateratzen duen buletinaren azken zenbakian azterketa bat egiten da jarduera esportatzaileari eta konpainiaren tamainarekin duen harremanari buruz. AEATren datuen arabera (Estatuko Zerga Administrazioaren Bulegoa), ikusten da 50 langile edo gehiagoko enpresek egiten dutela, enpresa sarearen %0,16 baino ez direlarik, jarduera esportatzailerik gehiena, atzerrira saltzen den bolumen totalaren %61,5 bereganatuta. Ildo horretan, baita ere nabarmentzen da 10-49 langileko enpresen %22k baino ez dutela esportatzen, eta portzentaje hori %2raino jaisten da lantaldean 10 lagun baino gutxiago duten konpainien artean.

Confebaskeko azken newsletterrean 65 urte bete dituen Ibarmia konpainiako zuzendari nagusi  Koldo Arandiari egindako elkarrizketa bata ere badago. “30 urteetan sektore honetan enpresa asko hiltzen ikusi dut, ez direlako hazten, lehiakideak bai hazten direlako, eta zu gero eta txikiago eta bazterreko bihurtzen zarelako”. Koldo Arandiaren iritziz, “dimentsioaren pilota gure teilatuan dago, enpresarion teilatuan. Erraldoi handiekin lehiatzen gara, eta atomizazioak gure aurka jokatzen du: hazten ez dena, murriztu egiten da”.

Berea bezalako enpresa batek atzerrian hazteko aurkitzen dituen arazoen artean, Ibarmiako zuzendari nagusiak bi aipatzen ditu bereziki: “salmenta sare sendo bat osatzea, …eta bidaiatzeko prestasun handia duten pertsonak aurkitzea, batez ere atzerrian muntaketak eta martxan jartzeak egiteko teknikariak”. Bere konpainiak filial produktibo bat dauka Txinan, salmenta eta laguntza teknikorako bulego bat Sttutgartetik hurbil, eta, duela gutxi, hitzarmen bat izenpetu du Kaliforniako Ellison Technologies enpresarekin, bere produktuak Estatu Batuetako merkatuan esklusiboki banatzeko.

Newsletterra ondoko loturetan deskargatu daiteke, eta beste albiste eta informazio batzuk ere ematen dira enpresa dimentsioari buruz.

                                                                                                          NEWSLETTER OSOA IKUSI