Euskadin lehendabizikoz hazi da industriako enpresen kopurua krisiaz geroztik

empresas septiembre

Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaeraz landu duen azken buletinean jasotzen denez, irailean industri enpresen kopurua hazi egin da urtearteko terminoetan, lehendabiziko aldiz krisia hasi zenetik. Gainera, aurtengo lehen seihilekoan, nabarmen jaitsi da konkurtsoan sartutako enpresen kopurua, oro har, baina bereziki Industriakoena, arazoak izan dituzten enpresak %35,1 gutxiago izan baitira.

Iraileko datu positiboak, baina, halere, Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak ez du aurrera egin orain dela urtebete bat zegoenarekin alderatuta, eta, are gehiago, pixka bat atzera egin du: irailaren 30ean 2017ko irailean baino 23 enpresa gutxiago zeuden. Izan ere, Euskadiko enpresen urtearteko hazkundearen erritmoa (%0’0) estatuan dagoena baino askoz motelagoa da (+%1’5).

Guztira, Euskadin 59.058 konpainia daude inskribatuta, abuztuan baino 1.163 enpresa gehiago. Autonomoen kopuruari dagokionez, orain dela urtebete bat baino 195 gehiago daude, hau da, +%0’1.

Ondorioz, enpresen eta autonomoen kopuruaren azken urteko bilakaerari buruz esan daiteke hazkundea ia ezereza dela bi aldagaietan; beraz, Euskadin sare produktibo berria sortu ahal izateko, bokazio enpresarialak bultzatzeko eta dauden enpresak finkatzeko beharrezko programa eta neurri guztiak sustatu beharko dira.

                                                                                                            IKUSI NEWSLETTER OSOA