Euskadin fabrikatutako ekodiseinuko produktuen urteko fabrikazioa 7.000 milioi eurotik gora izango da 2020an

economía circular

Confebaskek Ingurumenari buruz argitaratu duen azken buletinean jasotzen denez, Euskadin Ekodiseinuko produktuak eta zerbitzuak nabarmen haziko dira 3 urtean. 2020an, fakturazioak 7.000 milioi euro gaindituko ditu, Orkestraren – Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutua – eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren menpeko Ihoberen aurreikuspenen arabera.

Izan ere, Newsletterrean irakur daitekeenez, “produktuen fabrikazio kostuan %80 eta ingurumenean izango duten eragina diseinuaren faseetan konfiguratzen da”, “Europar Batasuneko ETEetako Ekintza Plan Berdearen” ondorioen arabera. Arrazoi hori tarteko, “funtsezkoa da estrategiak aktibatzea diseinu jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatzeko, berrerabilera eta birziklapena bultzatzeko, materialei bigarren bizitza bat eman, balio katean berrintegratu eta lehengaien eta energiaren kontsumoa murrizte aldera. Izan ere, lehengaiak dira euskal industriaren kosturik handiena (guztiaren %61), eta horiek murrizteko neurriak ezartzeak enpresen efizientzia eta lehiakortasuna handitzen laguntzen du”.

Hori da Confebasken azken buletinean irakur daitezkeen gaietako bat, baina ingurumenari eta enpresei lotutako beste albiste interesgarri batzuk ere jasotzen dira, hala nola airearen kalitatearen hobekuntza Euskadin, euskal firmek Europako sarietan jaso dituzten sariak, edo Eusko Jaurlaritzaren helburuak etxeko birziklapenari buruz: erakundeek nahi dute etxean sortzen diren zaborren %70 birziklatzea.

Gainera, enpresen esku jartzen diren hainbat proposamen ere jasotzen dira, beren ingurumen politika hobetzeko; hain zuzen ere, politika horren balioa agerian jarri du Confebaskek duela gutxi, Gasteizko legebiltzarraren aurrean egindako agerraldi batean.

                                                                                    IRAKURRI NEWSLETTERRA OSORIK