Euskadik ekainean 1.547 enpresa gutxiago erregistratu ditu otsailean baino, konfinamendua ezarri baino lehenago
13-07-2020
Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean zehazten denez, joan den hilean Euskadin 63 enpresa galdu ziren, baina horrek, hala eta guztiz ere, nolabaiteko egonkortasuna adierazten du, ekainerako egon ohi den datua baino zertxobait hobea baita. Aitzitik, horrek ez du ezkutatzen aurreko hilaren amaieran Gizarte Segurantzan 1.547 enpresa gutxiago zeudela erregistratuta otsailean baino, konfinamendua hasi aurretik, Covid-19aren krisiak izan duen eraginaren erakusle. Eta alderaketa hamabi hilabetera zabaltzen bada, ikusten da ekainaren 30ean 2.061 enpresa gutxiago zeudela aurreko urteko hilabete horretan erregistratuta zeudenak baino. Guztira, Euskadin aktibo zeuden enpresen kopurua 57.346 enpresa ziren.