Deskonfinamenduarekin Euskadin hazi egin da enpresa kopurua, baina oraindik pandemiaren aurretik baino 1.500 gutxiago daude

  • Confebasken buletina Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz
evolución empresas

Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz atera duen azken newsletterrean zehazten denez, maiatzean, martxotik apirilera bitartean galdutako euskal enpresa sarearen zati bat berreskuratu da. Zehazki, Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua 623 enpresarekin hazi zen deskonfinamendua hasi ondoren. Maiatz baterako daturik onena da.

Edonola ere, 2019ko maiatzarekin alderatuta, murrizketa 1.997 enpresakoa da, oraindik %3,4 gutxiago. Eta, maiatzean susperraldi garrantzitsu bat egon den arren, pandemiako hiru hilabeteetako datu metatuan 1.484 enpresa desegin dira, totalaren %2,5. Horrenbestez, Euskadin aktibo dauden enpresen kopurua 57.409 da. Sektoreka, 2020ko maiatza 2019ko maiatzarekin alderatuz, enpresa kopurua jaitsi egin da Zerbitzuetan, -%3,6% (-1.674 enpresa), eta ondoren dago Eraikuntza, -%3,5ekin (-175), eta Industria, azken urtean enpresa kopuruan izandako urtearteko jaitsiera -%1,9 izanik (-125 enpresa). Eta, estatuan gertatu denarekin alderatuta, maiatzean enpresen kopuruaren urtearteko jaitsiera handiagoa izan da estatuan (-%6,3) Euskadin baino (-%3,4). 

Autonomoen kopuruari erreparatuta, berriz, zenbatekoa 168.835 pertsonakoa da, 2019ko maiatzean baino 3.208 gutxiago, urtearteko jaitsiera -%1,9 izanik, eta 2002tik markatutako mailarik baxuenekin.