Euskadik ekainean 1.547 enpresa gutxiago erregistratu ditu otsailean baino, konfinamendua ezarri baino lehenago

  • Confebasken hileko buletina Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz, ekainari dagokionez
empresas junio Euskadi

2020-07-13

Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean zehazten denez, joan den hilean Euskadin 63 enpresa galdu ziren, baina horrek, hala eta guztiz ere, nolabaiteko egonkortasuna adierazten du, ekainerako egon ohi den datua baino zertxobait hobea baita.

Aitzitik, horrek ez du ezkutatzen aurreko hilaren amaieran Gizarte Segurantzan 1.547 enpresa gutxiago zeudela erregistratuta otsailean baino, konfinamendua hasi aurretik, Covid-19aren krisiak izan duen eraginaren erakusle.  Eta alderaketa hamabi hilabetera zabaltzen bada, ikusten da ekainaren 30ean 2.061 enpresa gutxiago zeudela aurreko urteko hilabete horretan erregistratuta zeudenak baino. Guztira, Euskadin aktibo zeuden enpresen kopurua 57.346 enpresa ziren.

Sektoreka, 2020ko ekaina 2019ko ekainarekin alderatuz, enpresa kopurua jaitsi egin da Zerbitzuetan, -%3,7 (-1.704 enpresa), eta ondoren dago Eraikuntza, -%2,6rekin (-133), eta Industria, azken urtean enpresa kopuruan izandako urtearteko jaitsiera -%1,7 izanik (-116 enpresa).

Estatuan batez beste gertatzen ari denarekin alderatuta, Euskadin enpresen urtearteko jaitsiera txikiagoa da (-%3’5) gainerakoan baino (-%5’6). Izan ere, martxoan konfinamendua hasi zenetik, enpresen kopurua nabarmenago murriztu da estatuan (-%3,9), Euskadin baino (-%2,6).

Azkenik, autonomoei dagokienez, ekainean Euskadin 347 lagunekin handitu zen, 2007tik izandako ekainik onena izanik. Halere, autonomoen kopurua 169.182 pertsonakoa zen, hau da, 2019ko ekainean baino 2.784 gutxiago, urtearteko jaitsiera -%1,6 izanik, 2002. urteko mailarik baxuenetatik hurbil.