‘Euskadin egoera ekonomikoa ona da oro har’
13-07-2017
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakari Roberto Larañagak adierazi duenez, Euskadiko ekonomiaren egoera “ona da oro har”, BPGa modu jarraituan hazten ari baita, nahiz eta enpresa batzuk “gaizki pasatzen” ari diren. Larrañagak esan duenez, gaur egun, testuinguru ekonomikoari dagokionez, ‘edalontzia ez dago ez erdi beteta ez erdi hutsik”. “Nik esango nuke ia beteta dagoela”, gehitu du.
Bere iritziz, ekonomiaren “egoera orokorra ona” da, eta enpresa “gehienek hobekuntza garrantzitsua izan dute euren eskaera zorroan eta konfiantzan”, eta alderdi horiek “enplegua eta inbertsioa” bultzatzen dute.