‘Euskadin egoera ekonomikoa ona da oro har’

Elkarrizketa Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagarekin Radio Euskadin 

Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga elkarrizketan

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakari Roberto Larañagak adierazi duenez, Euskadiko ekonomiaren egoera “ona da oro har”, BPGa modu jarraituan hazten ari baita, nahiz eta enpresa batzuk “gaizki pasatzen” ari diren.

            Larrañagak esan duenez, gaur egun, testuinguru ekonomikoari dagokionez, ‘edalontzia ez dago ez erdi beteta ez erdi hutsik”. “Nik esango nuke ia beteta dagoela”, gehitu du.

Bere iritziz, ekonomiaren “egoera orokorra ona” da, eta enpresa “gehienek hobekuntza garrantzitsua izan dute euren eskaera zorroan eta konfiantzan”, eta alderdi horiek “enplegua eta inbertsioa” bultzatzen dute. “BPGaren hazkundearen aurreikuspenak hamarrenez hamarren igotzen ari gara, hiruhilekotik hiruhilekora”, gaineratu du.

Dena dela ere, Confebaskeko lehendakariak ohartarazi du enpresa batzuk “ukituta atera direla krisitik eta gaizki pasatzen” ari direla, ezagutu ditugun kasu batzuk bezala, eta, zoritxarrez, etorriko diren beste batzuk bezala. Oxala %100 ondo egongo balira, baina ezinezko da”, gehitu du.

Ildo horretan, Roberto Larrañagaren  iritziz, Eusko Jaurlaritzak “ongi enfokatuta dauka” industri eredua, eta, joan den asteazkenean argitaratu diren KESen ondorioei buruz, ‘lan pobreziagatik’ ohartaraziz, Confebaskeko lehendakariak esan du konbentziturik dagoela txostenak aipatzen dituen langileen gaineko “azterketa finago” bat egin behar litzatekeela, ‘poltsa hori non dagoen ikusi, zein sektoretan, zein pertsonarengan, eta horiek landu”; gaineratu duenez, “berdin esan daiteke kontratu mugagabeen %98,88k eta behin-behineko kontratuen %84k ez dutela DBEra jotzen’.

Azkenik, lan istripuak direla eta, gogorarazi du laneko hilkortasun tasa zein istripu tasa erdira jaitsi direla 2000. urtetik. Halere, azpimarratu du “heriotza dakarren istripu bakoitza desgrazia bat dela” eta, horrenbestez, “erabateko” elkartasuna adierazi die biktimen senideei. “Indarrean dagoen araudia urratzen duen enpresak hartu ditzala ondorioak bere gain”.