Eduardo Aretxaga: ‘Beti egin dugu apustu elkarrizketa sozialaren alde eta prest gaude deitzen digutenean berehala berriro heltzeko’

25-06-2017
Gaur eguerdian Cadena SER Euskadiko albistegian emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendariak Lan sailburuak elkarrizketa sozialerako mahaia berriro deitzeko asmoari erantzun dio. Eduardo Aretxagak nabarmendu duenez, ‘Confebaskek beti egin du elkarrizketa sozial zabal eta sakonaren alde, eta, gaineratu duenez, ‘prest gaude berriro ekiteko eta normalizatzeko’, Eusko Jaurlaritzak deialdia egin bezain pronto. Euskadiko negoziazio kolektiboari dagokionez, Confebaskeko zuzendari nagusiak zera nabarmendu du: ‘negoziatzen ari da eta gure esku eta konfrontazioa bilatzen ez duen gehiengo sindikalaren esku dauden hitzarmen guztiak berritu dira.

Roberto Larrañaga: ‘Langabezia %10era jaistea eskura daukagu’

15-06-2017
Herri Irratiari egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakariak nabarmendu duenez, orain ‘gauzak ondo doaz. Egoera asko hobetu da. Aurtengoa hazkundearen laugarren urtea izango da, bai ekonomian oro har, bai enpleguan. Langabeziaren %10eko helburua eskura daukagu, eta ez dago zantzurik datozen urteetan egora aldatuko dela adierazten duenik’. ‘Horregatik ez dut ulertzen -jarraitzen du- Euskadin egoera deskribatzeko batzuen mezuak beti izatea ‘pobrezia banatzea’, ‘prekaritate orokortua’ edo ‘miseriako soldatak’. Ulertzen du hobetzeko gauzak daudela, baina ez dator errealitatearekin bat batzuek behin eta berriz zabaldu nahi duten mezu negatibo etengabea’.

Eduardo Aretxaga: ‘Aurten krisiaren aurretik egiten ziren kontratu mugagabeen kopuru berera iritsiko gara’

13-06-2017
Onda Vascari emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Artexagak zera adierazi du Euskadiko enpleguaren kalitateaz galdetuta: ‘2017 honetan espero dugu gutxi gorabehera 70.000 kontratu mugagabe izenpetzea, krisiaren aurreko urteetakoaren antzeko zifra’. Gainera, gogorarazi duenez, ‘Euskadin, gaur-gaurkoz, 10 langiletik ia 8k kontratu finko eta egonkorra dute’, eta zifra hori krisiaren unerik gogorrenetan ere mantendu da

Enpresen kopuruak Euskadin gora egin du Maiatzan, baina azkenengo 5 urtetako zenbakirik bajuena izanik

13-06-2017
Confebaskeko azkenengo txostenaren arabera, Maiatzan, Gizarte Segurantzan erroldatutako enpresen kopurua igo da Euskadin: 92 gehiago daude. Hale ere, Maiatza baterako zenbakirik bajuena da 2012tik. Igoera honekin, osorik, 59.204 enpresa daude gaur egun inskribatuta. Beste alde batetik, langile autonomoen kopuruak gora egin du baita ere Maiatzan.

CONFEBASK, HETEL, Politeknika TXORIERRI eta ADEGIren arteko itunak, “Global Training” programako 60 beka gestionatuko ditu LHko eta Unibertsitateko tituludun gazteentzat

09-06-2017
Bekak eskuratzeko orduan, honako ezaugarri hauek hartuko dira aintzat izangaien artean: praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea, horien jarduera-eremurako berariazko prestakuntza izatea eta eskainitako proiektuan eta lan-programan parte hartzeko hizkuntza-maila eta motibazioa izatea. Bekek 6 hilabete iraungo dute gutxienez eta onuradunek batez beste 1.358 € jasoko dituzte hilean. Kopuru horrekin, onuradunak helmugako lurraldera joateko gastuak, haien mantenua, ostatua eta Gizarte Segurantzako kotizazioa beteko dira. Orobat, bekak osasun-aseguru bat eta erantzukizun zibileko beste bat hartzen ditu barne praktikaldian zehar.