Roberto Larrañaga: ‘Langabezia %10era jaistea eskura daukagu’

Elkarrizketa Confebaskeko lehendakariaren Herri Irratian: ‘Ulertzen dut hobetzeko gauzak daudela, baina ezinezkoa da batzuen mezu bakarra beti negatiboa izatea’

Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga (ezkerrean) Koldo Campo Herri Irratiko kazetariarekin

Herri Irratiari egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakariak nabarmendu duenez, orain ‘gauzak ondo doaz. Egoera asko hobetu da. Aurtengoa hazkundearen laugarren urtea izango da, bai ekonomian oro har, bai enpleguan. Langabeziaren %10eko helburua eskura daukagu, eta ez dago zantzurik datozen urteetan egora aldatuko dela adierazten duenik’.

                ‘Horregatik ez dut ulertzen -jarraitzen du- Euskadin egoera deskribatzeko batzuen mezuak beti izatea ‘pobrezia banatzea’, ‘prekaritate orokortua’ edo ‘miseriako soldatak’. Ulertzen du hobetzeko gauzak daudela, baina ez dator errealitatearekin bat batzuek behin eta berriz zabaldu nahi duten mezu negatibo etengabea’.

Roberto Larrañagak nabarmendu duenez, ‘Euskadin estatuko soldatarik altuenak ditugu, lehendabiziko aldiz Europako batez bestekoaren gainetik, babes sozialerako sistema zabala daukagu, estatu espainiarrean ematen diren gizarte laguntza guztien %42 ematen dugu, eta inon ez bezalako DSBE sistema. Eta kontratu mugagabeen maila dagoeneko krisiaren aurretik zegoenaren parekoa da. Aurten Euskadin 70.000 kontratu mugagabe baino gehiago sinatuko dira’.

 

‘Astakeria

 

                Gainera, Confebaskeko lehendakariaren iritziz, ’astakeria’ da esatea ‘Eusko Jaurlaritzak guk esandakoari men egiten diola’. Ildo horretan, gogorarazi duenez, ‘gauza batzuetan sintonia handia dugu, Lanbide Heziketako politikak, Industria Politika edo Unibertsitate-Enpresa estrategia. Baina beste batzuetan planteamendu desberdinak daude, esaterako, zerga politikaren arloan. Guk esaten diegun guztia egiten dutela esatea, egia ez izateaz gain, astakeria da’.

                Halaber, Roberto Larrañagaren ustez, ‘lan gatazka’ ez da batzuek nahi dutena: ‘gutxieneko mailetan gaude’. Eta berriro dio: ‘gu negoziatzen eta hitzartzen ari gara akordioak lortu daitezkeen mahai guztietan; eta ez badigute hasieratik guk onartu ezin ditugun gauzak inposatzen’. Araban, adibidez, negoziatzeko zeuden hitzarmen guztiak sinatu ditugu. Eta hitz egiteko eta akordioak bilatzeko sindikatuak daudelako egin dugu’.