Juanjo Alvarez: ‘Enpresa sareak, inoiz baino gehiago, enpresa, gizarte eta unibertsitatearen arteko interakzio egiazkoa eta handiagoa behar du’

10-07-2017
Argitaratu berri den Confebasken Lan Harremanei buruzko Newsletterraren 2. zenbakian, EHU/UPVko katedratiko Juanjo Alvarezek artikulu bat idatzi du, ‘Enpresa eta Unibertsitatea, helburu partekatuak’ izenburupean. Bertan defendatzen duenez, ‘Unibertsitatearen katebegia funtsezko bihurtzen da goi mailako heziketa, ikerketa aurreratua eta puntako berrikuntza bermatuko dituen estrategia osatzeko. ‘Enpresa sareak, inoiz baino gehiago, enpresa, gizarte eta unibertsitatearen arteko interakzio egiazkoa eta handiagoa behar du’. Ildo horretan, Juanjo Alvarezen iritziz, ‘Enpresa eta Unibertsitatea besoz beso joan behar dira, elkarrekin lan egin, lan harreman moderno eta lankidetzazkoak konfiguratzeko eta sustatzeko ahaleginak batzeko’.

Confebaskek positibo baloratu du Osalanen 2017-2018 Kudeaketa Plana, baina erakunde hori euskal enpresetara gehiago hurbiltzeko eskatu du.

06-07-2017
Confebaskek positibo baloratzen ditu Planean jasotako lehentasunetako batzuk, besteak beste, laneko arriskuen prebentzioaren kultura lantokietatik harantzago hedatzea, euskal herritar guztiak izan daitezen horren garrantziaz kontziente. Baina, halaber, Confebaskek Osalani ahalegin bat eskatu dio, erakunde horretatik enpresei eta profesionalei LAPari buruz ematen zaien laguntza teknikoa hobetzeko; finean, enpresek LAParen inguruan dituzten eguneroko kezketara gehiago hurbiltzea.

‘ELAren eta LABen estrategiak ez dauka etorkizunik. Nahiago dut akordioa eta enplegua nola sortu bilatzea, baina horretaz gutxi hitz egiten dute’

03-07-2017
Atzo Diario Vascok argitaratutako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakariak dioenez, ‘guk balorazio positiboa egiten dugu joan den legegintzaldiko elkarrizketa sozialaren mahaiaz, eta, ondorioz, jarraitzea ere positibotzat jotzen dugu. Joango gara, eta saiatuko gara ekarpenak egiten. Esperientziak diosku ELA eta LAB ez direla joaten; hori beraien esku dago’. Bi sindikatuen ‘konfrontazio’ estrategiari dagokionez, Roberto Larrañagak zera gehitu du: ‘ez dakit filosofia horrek nora eramango dituen, baina herrialde moduan ez dauka etorkizunik’

Carlos Pereda: ‘Confebasketik unibertsitate duala bultzatuko dugu”

30-06-2017
IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak proiektu bat garatu du, Europako beste 6 unibertsitaterekin batera, Europako Hezkuntza Dualeko Sare bat lortzeko (CWIHE Erasmus+ proiektua). Lortutako emaitzak eta ekarpenak EHU/UPVren Carlos Santamaria zentroan egin den biltzarrean aurkeztu dira. Eta gonbidatuen artean zegoen Confebask, Prestakuntza Saileko Carlos Peredaren bitartez. Mahai inguruan, IMHren eskutik prestakuntza dualeko ikasleak hartzen dituzten enpresen ondoan, Carlos Peredak aukera aprobetxatu eta nabarmendu duenez, ‘Confebasketik unibertsitate duala bultzatuko dugu, prestakuntza duala metodo ezin hobea delako pertsonak enpresetan sartzeko’

Confebaskek ETBko erreportaje batean parte hartu du Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategiari buruz, bertan aktiboki parte hartzen duen heinean

26-06-2017
Erreportajea atzo eman zuten ETBko albistegietan, eta, bertan, Confebaskeko zuzendari nagusiak azpimarratu du zeregina dela “lankidetza areagotzen lagunduko digun ekosistema bat sortzea: unibertsitateen eta enpresen artean; unibertsitateen beraien artean eta Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artean’. Estrategiaren 2 helburu nagusiak dira, alde batetik, euskal enpresek eskatzen duten kualifikazioaren profila izango duten pertsonak prestatzea (esaterako, 4.0 industriaren erronkei erantzuteko, etab.), eta, bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren eta enpresaren arloaren arteko transferentzia zientifikoa areagotzea.