‘ELAren eta LABen estrategiak ez dauka etorkizunik. Nahiago dut akordioa eta enplegua nola sortu bilatzea, baina horretaz gutxi hitz egiten dute’

 

Elkarrizketa Confebaskeko lehendakari  Roberto Larrañagarekin Diario Vascon

Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea

Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea

Atzo Diario Vascok argitaratutako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakariak dioenez,  ‘guk balorazio positiboa egiten dugu joan den legegintzaldiko elkarrizketa sozialaren mahaiaz, eta, ondorioz, jarraitzea ere positibotzat jotzen dugu. Joango gara, eta saiatuko gara ekarpenak egiten. Esperientziak diosku ELA eta LAB ez direla joaten; hori beraien esku dago’.

                Bi sindikatuen ‘konfrontazio’ estrategiari dagokionez, Roberto Larrañagak zera gehitu du: ‘ez dakit filosofia horrek nora eramango dituen, baina herrialde moduan ez dauka etorkizunik’. Berez –gogoan du– ‘enpresetako gatazkak minimoetan daude. Eta dagoena gehiago dago eremu publikoan pribatuan baino… Nik nahiago du akordioa eta enplegua sortzeko zer egin behar dugun, baina horretaz hitz egiten gutxi entzuten diet’.  

                Elkarrizketan zehar, Confebaskeko lehendakaria fiskalitateaz mintzatu da, beste gai batzuen artean. Roberto Larrañagak azpimarratu duenez, ‘guk zergak ordaindu nahi ditugu, ez duguna nahi da besteek baino gehiago ordaindu’.

 

                                                                                                     IKUSI ELKARRIZKETA OSOA