Confebask hainbat neurri proposatu dizkie Eusko Jaurlaritzari eta gizarteari oro har, Covid-19aren krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean
08-05-2020
Confebaskeko Batzorde Exekutiboak Eusko Jaurlaritzari proposatzen diona da aldi baterako zerga errekargu bat, finalista, denbora tarte jakin baterako, krisitik ateratzeko nahitaez hartu beharko den zorra itzuli ahal izateko. Zerga errekarguaren irismen, zenbateko eta epe zehatzak zehaztea faltako litzateke. Proposamen horiek badute aurrekaririk bai Euskadin bertan, bai Europako beste herrialde batzuetan, esaterako, Alemanian.