“Ekonomia zirkularra, ikasgai saihestezina COVID-19aren ondoren”

Banner Confebask

2020-04-29

Empresa XXI’ hamabostekarian jasotako artikulu batean, zeina Confebaskek jasotzen baitu Ingurumenari buruzko azken Newsletterrean  (ikusi hemen), Confebaskek arlo horretan duen arduradun Amaia Lopez Iriondok azpimarratzen duenez: “COVID-19aren ondorioz bizitzen ari garen inguruabar nahasi hauek gorabehera, pentsatzen hasi behar dugu nola nahi dugun birplanteatu ekonomiaren berraktibazioa eta enpresak berriro irekitzea”.

Ildo horretan, Confebaskeko Ingurumen arduraduna konbentzituta agertzen da: “ez genuke ahaztu behar, ezta ere ezikusiarena egin, EBk deskarbonizazioaren eta ekonomia zirkularraren inguruan finkatzen dituen gakoak. Derrigorrezko eraldaketa horren gakoetako baten muinean dago guztiz kontziente izan behar garela Ekonomia zirkularra eta deskarbonizatua jada ez dela hautazko ikasgai bat, eta funtsezko bihurtu dela. Europako zein nazioarteko ekonomiaren eraldaketa baten aurrean gaude”.  

Amaia Lopez Iriondok gogorarazten duenez, “oraindik, munduko ekonomiaren %8,6 inguru baino ez da zirkularra. Aitzitik, EB epeak bizkortzen ari da, eta ekimen eta araudi zorrotz ugari onartzen ari da enpresentzat, aldaketa handiak ekarriko dituztenak jarduera osoan (diseinua, ekoizpena, postprodukzioa…) eta balio katean. Horrenbestez, sektore ugari irauliz (autogintza, kimikoa, ehungintza…). Halaber, NBE, enpresen lidergo aktiboarekin, Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak ari da hedatzen, horietatik %40k baino gehiagok Ingurumenari eragiten diotelarik zuzenean.

Zantzu guztien arabera –amaitzen du Confebaskeko Ingurumen arduradunak–, ‘zirkularrak’ ‘linela’ ahantzaraziko du.  Lehenago, esan daiteke, enpresentzako bide orri saihestezina bazen ere, orain are gehiago izango da, osasun krisia gainditu eta gero”.

Artikulua osorik irakurri daiteke Confebaskek Ingurumenari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken edizioan, zeinak formatua eta edukiak eraberritu baititu, irakurtzeko erakargarriagoak eta praktikoagoak izan daitezen. Zenbaki horretan hainbat atal daude, hala nola editoriala, trantsizio ekologikoari buruzko hainbat ‘pilula’, adituen azterketak, elkarrizketak, albisteak eta txostenak, interesgarriak izango direlakoan Confebaskeko elkarte kideentzat:  Adegi, Cebek eta Sea.

Hiruhilekoko buletin hori berrituta, Confebaskek indartu egiten du ‘ekonomia zirkularra’ esaten zaiona hedatzeko eta bere garrantzia sustatzeko ahalegina eta konpromisoa, etorkizunari begira, eta euskal enpresen lehiakortasunari begira, Nazio Batuek Garapen Iraunkorraren inguruan sustatzen dituzten helburuekin bat eginda. Newsletterra osorik kontsultatu daiteke web formatuan (ikusi hemen). 

                                                                                                                                                                                                                         IKUSI NEWSLETTER OSOA (Web formatua)