Confebaskek positibo baloratu du ‘soldata arrakalari’ buruzko lehen bilera ea hori gainditzeko parte hartzaileekin elkarrizketa mantentzearen alde egin du

21-02-2018
Confebaskek erabateko interesa erakusten du soldata arrakalaren gaiari heltzeko eta hori deuseztatzeko irtenbideak emateko, bere iritziz, hori errotik desagertzea betekizun etikoa izateaz gain, lehiakortasunerako betekizuna ere bada gure enpresentzat, enpresa bateko lanpostu, eginkizun eta erantzukizun bakoitza horretarako prestatuen dagoen pertsonak beteko duela bermatzen duelako, generoa gorabehera. Hori dela eta, Confebaskek positibo baloratzen du bilera, interes komun bat erakutsi delako alderdi asko ukitzen dituen ‘soldata arrakala’ bezalako arazo konplexu bat konpontzeko.

Urtarrilean eraikuntza eta zerbitzu enpresen kopurua hazi da, baina industriena jaitsi egin da

15-02-2018
Confebasken azken buletinean erakusten denez, urtarrilean, enpresa kopurua abenduan zegoena baino 400 gutxiago izan arren, joan zen urtean hilabete berean zegoena baino 244 enpresa gehiago zegoen. Horrek esan nahi du urte arteko igoera %0,4 izan dela, eta azkenean Gizarte Segurantzan inskribatutako izenpeak 58.645 izan direla. Txostenak, lehendabiziko aldiz, jarduera sektoreka izandako bilakaera ere ematen du eta, ildo horretan, portaera desberdinak ikusten dira. Horrenbestez, eraikuntzaren sektoreak erregistratu du hazkunderik handiena urtetik urtera, Gizarte Segurantzan izena emandako konpainien kopuruan: %3’3 gehiago aurreko urtean baino. Zerbitzuen sektorea dago ondoren, baina ez igoera hain nabarmenarekin, %02koa izan baita soilik. Ez azkenik, industriak izan du portaerarik txarrena, erregistratutako enpresen kopurua -%0,6 izan baita.

Segurmania: Confebask, Adegi, Cebek eta Sea-ren proiektua, denon elkarlana beharrezkoa baita

13-02-2018
“Laneko Arriskuen Prebentzioa komunikazio on batekin hasten da”, zioen elkarrizketa batean orain dela hilabete batzuk Euskadiko prebentzio zerbitzuen etxe bateko zuzendariak. ‘Komunikazio on” horren garrantziaz jabetuta, gaur goizean Confebask, Adegi, Cebek eta Sea-ko Lan Segurtasun Arloko teknikariak elkartu dira Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Osalan institutuarekin batera martxan jarri berri den tresna berria hobetzen jarraitzeko: Segurmania. Kanpaina berezi bat portaera seguruak sustatzeko eta laneko arriskuak prebenitzeko.

Confebaskek Euskaliten 25. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du, Bilboko Guggenheim Museoan

07-02-2018
Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak Euskalitek 25 urteotan egindako lana goraipatu du, adierazi duenez, “modu erabakigarrian lagundu duelako Euskadin izan dezagun kudeaketa aurreratuko enpresa kopuru garrantzitsu eta gero eta handiagoa, eta, ondorioz, gero eta lehiakorragoa. Horrek eragiten du balio eta enplegu gehiago sortzea eta gure ongizate sistema mantentzea”. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak presiditu du, eta bertan izan dira, gainera, Confebaskeko ordezkaritza instituzionala, bere zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga buru zelarik, eta baita ere Euskaliteko kide diren enpresa eta erakunde ugari ere, hala nola ITP, Kutxabank, Mondragon Korporazioa, Mutualia, Euskaltel edo Asle.

Confebaskek Mexikoko Guanajuato estatuko gobernuaren ordezkaritza bat hartu du, Euskadin bisita ofizialean dabiltzala

05-02-2018
Mexikar ordezkaritzak –Guanajuato estatuko gobernuko Enplegu eta Lan Prestakuntzako idazkariorde Alberto Garcia Martinez buru zelarik– estatuaren zifra nagusiak aurkeztu dizkio Confebaski ; estatu hori herrialdearen erdian dago, eta Mexiko osoan biztanle gehien duten bosgarrena da. Guanajuatoko ekonomia herrialdeko dinamikoenetakoa da, batez ere oinetakoen sektorean (Mexikoko produkzio osoaren %71 biltzen du) eta automobilgintzan bermatuta.