Confebaskek Euskaliten 25. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du, Bilboko Guggenheim Museoan

  • Roberto Larrañagak kudeaketa aurreratuko enpresa sare lehiakorra lortzen egindako “ekarpen erabakigarria” nabarmendu du
Logo euskalit 25 aniversario

Euskalit Kudeaketa Aurreratua / Gestión Avanzadak bi ekitaldi garrantzitsurekin ospatuko du bere 25. urteurrena, eta horietako lehena gaur gauean egin da Bilboko Guggenheim Museoan, Euskadiko arlo politiko, sozial eta enpresarialeko ordezkari esanguratsuekin. Confebaskek Euskaliteko lehendakariordetza dauka, eta bera ere bertan izan da.

Ospakizunean zehar emandako bideo batean, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak Euskalitek 25 urteotan egindako lana goraipatu du, adierazi duenez, “modu erabakigarrian lagundu duelako Euskadin izan dezagun kudeaketa aurreratuko enpresa kopuru garrantzitsu eta gero eta handiagoa, eta, ondorioz, gero eta lehiakorragoa.<0} Horrek eragiten du balio eta enplegu gehiago sortzea eta gure ongizate sistema mantentzea”.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak presiditu du, eta bertan izan dira, gainera, Confebaskeko ordezkaritza instituzionala, bere zuzendari nagusi  Eduardo Aretxaga buru zelarik, eta baita ere Euskaliteko kide diren enpresa eta erakunde ugari ere, hala nola ITP, Kutxabank, Mondragon Korporazioa, Mutualia, Euskaltel edo Asle.

Finean, erakunde talde zabal bat, zeinek, Confebaskekin batera, Euskalit Fundazioa osatzen duten, Eusko Jaurlaritzak orain dela 25 urte sustatu zuen erakundea. Bere helburua da euskal erakundeetan “kudeaketa aurreratua” bultzatzea, beraien lehiakortasuna hobetzeko.

Euskaliten 25. urteurrenak bihar jarraituko du, sari banaketa batekin eta ondorengo afari galarekin, Bilboko Euskalduna Jauregian.