Confebaskek ‘Global Innovation Day’ ekitaldian parte hartuko du, berrikuntzaren urteko topaketan, aurten bereziki enpresa txiki eta ertainei zuzenduta

06-06-2018
‘Global Innovation Day’ jardunaldia Innobasquek antolatzen du - Confebask lehendakariordea da -, eta datorren ekainaren 13an egingo da, Donostiako Kursaalean. Aurten euskal enpresa berritzaileen kopurua handitzera zuzenduko ditu bere ahaleginak, batez ere enpresa txiki eta ertainena (ETE), Euskadiko enpresa sarearen %90 baino gehiago baitira. Global Innovation Dayn hainbat hitzaldi emango dira, hala nola eraldaketa digital eta ETE-etan aditua den Silvia Lealena, eta BTIko lehendakari eta zuzendari zientifiko Eduardo Anituarena, zeinek berritzeko hainbat gako azalduko dituzten. Gainera, aurtengo edizioan, Confebask eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideak laguntzaile moduan agertzen dira, antolatu diren bost tailerretako batean parte hartuko baitute, eta berrikuntza babesteko eragileen gunean ere izango dira.

Hetel, Confebask, Politeknika Txorierri eta Adegiren arteko itunak, “Global Training” programako 60 beka kudeatuko ditu LHko eta Unibertsitateko tituludun gazteek Europa, Amerika eta Asiako enpresetan praktikak egin ditzaten

05-06-2018
Beka horiei esker, EAEko gazteek beraien prestakuntza praktikoa handituko dute Europako, Estatu Batuetako, Hego Ameriketako eta Asiako hogei bat herrialde ezberdinetako enpresa eta erakundetan. Unibertsitateko eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako tituldunentzat izango dira bekak. Gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta onuradunek batez beste 1.400 € jasoko dituzte hilean, eta bekak eskatzeko epea 2018ko uztailaren 16an amaituko da.

“Euskadiko LH duala: gure enpresen harrobia”

22-05-2018
Confebaskek eta bere elkarte kideek - Adegi, Cebek eta Sea -, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko LHko ikastetxeekin lankidetzan, kanpaina berri bat abiarazi dute Euskadiko LH dualera enpresak erakartzeko, ikasleak enpresak edo sektoreak behar dituen gaitasun zehatzetan prestatzeko eta, gainera, gazteei lan aukera zabala eskaintzeko. 3.000 euskal enpresa eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako 4.000 ikasle inguruk dagoeneko hartu dute parte programan, indarrean daraman 6 urteetan. Ikasturte honetan bakarrik (2017/2018), ia 2.000 gazte ari dira LH duala egiten 1.000 enpresa baino gehiagotan, hau da, hamar aldiz baino gehiago biderkatu da firma parte hartzaileen eta ikasleen kopurua, 2012. urtean programa abiarazi zenetik.

“DSBE: diagnostiko partekatu baten garrantzia”

21-05-2018
Orain, Elkarrizketa Sozialaren Mahaia denon ahotan dabilelarik, ez dago gaizki gogoratzea foro horretan erabaki genuela enpresa elkarte guztiek, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek deklarazio instituzional garrantzi bat egitea, Euskadiko Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruz, eztabaida zabal eta bizi baten ondoren. Izan ere, Confebaskek orduan jada bazioen egun mantentzen dugun zerbait: erabateko baietza euskal DSBEari. Beste kontu bat da nola kudeatzen dugun eta zer xederekin.

Murriztu egin da Euskadin hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresen kopurua, batez ere industrian.

15-05-2018
Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz Confebaskek apirileko datuekin atera berri duen Newsletterrean erakusten denez, 2018ko lehen hiru hilabeteetan hartzekodunen konkurtsoan sartu diren euskal enpresen kopurua %17’8 txikiagoa da iazko aldi berdinarekin alderatuta, hau da, lehendabiziko jaitsiera da, bederatzi hilabetez etengabe igotzen aritu eta gero. Sektoreka, konkurtsatutako enpresak batez ere Industrian murriztu dira (-%50), eta ondoren daude Eraikuntzakoak (-%23,1) eta Zerbitzuetakoak (-%2’5). Euskadin Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopuruari eta autonomoen kopuruari dagokienez, berriz, apirilean apenas egon den mugimendurik, esan baitaiteke bi aldagaiak ia geldirik daudela orain dela urte bateko zifrekin alderatuta.