Confebaskek ‘Global Innovation Day’ ekitaldian parte hartuko du, berrikuntzaren urteko topaketan, aurten bereziki enpresa txiki eta ertainei zuzenduta

  • Confebaskek zein bere elkarte kideek - Adegi, Cebek eta Sea - Kursaalean antolatutako hainbat ekintzatan parte hartuko dute
LOGO GLOBAL

Global Innovation Day’ jardunaldia Innobasquek antolatzen du - Confebask lehendakariordea da -, eta datorren ekainaren 13an  egingo da, Donostiako Kursaalean. Aurten euskal enpresa berritzaileen kopurua handitzera zuzenduko ditu bere ahaleginak, batez ere enpresa txiki eta ertainena (ETE), Euskadiko enpresa sarearen %90 baino gehiago baitira. Global Innovation Dayn hainbat hitzaldi emango dira, hala nola eraldaketa digital eta ETE-etan aditua den Silvia Lealena, eta BTIko lehendakari eta zuzendari zientifiko Eduardo Anituarena, zeinek berritzeko hainbat gako azalduko dituzten.

Gainera, aurtengo edizioan, Confebask eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideak laguntzaile moduan agertzen dira, antolatu diren bost tailerretako batean parte hartuko baitute, eta berrikuntza babesteko eragileen gunean ere izango dira.

Espazio horretan, Confebaskek euskal enpresen Enplegu eta Kualifikazio Beharrei buruz egin duen bigarren azterketaren ondorioak ezagutaraziko dizkie inguratzen diren ETE-ei, zeina duela gutxi aurkeztu duten Lehendakaritzan eta Eusko Jaurlaritzan. Horrenbestez, asmoa da ETEak eguneratuta egotea gehien eskatzen diren profil profesional berrien inguruan, eta behar formatibo eta profesional berrien inguruan, horiei erantzun beharko baitzaie mundu gero eta lehiakorrago eta berritzaileago honetan.

Gainera, Confebaskek Euskadiko Lanbide Heziketa Dualak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak eta Confebaskek proposatzen duen lan harremanetan eredu berria azalduko ditu.

Global Innovation Day’ topaketaren aurtengo jardunaldiak lau helburu ditu:

  • euskal berrikuntzaren balioa erakustea, erronkak, joerak eta proiektuak azaleraraziz
  • Euskadi lurralde berritzaile moduan posizionatzea gaur egun EBk Euskadi jotzen du estatuko ‘berrikuntza altuko eskualde’ bakartzat -
  • ezagutza eta esperientziak elkartrukatzeko espazio bat eskaintzea
  • eta berrikuntza globalarekin konektatzea

 

Hori guztia oraindik “berrikuntzaren gurpiletik” kanpo dauden euskal ETEak erakartzeko asmoarekin. Innobasquek datorren ekainaren 13rako Donostian antolatu duen ‘Global Innovation Day’ jardunaldiari buruzko informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, kontsultatu hemen.