Euskal enpresek dimentsioa irabazi dute krisiaren irteeran eta hamarkada batean batez beste gehien handitu dira.
26-07-2018
Confebaskek Euskadiko enpresa dimentsioari buruz egindako azken buletinean jasotzen denez, EAEko enpresen batez besteko neurria, hirugarren urtez jarraian, hazi egin zen 2017an, eta enpresako 5,53 pertsona daudela agertzen da, 2016an baino 0,14 enplegatu gehiago, hau da, urte batean egon den hazkunderik handiena, 2008tik behintzat.
Erregistratu den zifrarik altuena da, eta duela hamar urte enpresetan zegoen batez besteko enplegatu kopurua gainditzen du, 5,11 enplegatu baitzen. Gainera, newsletterrean zehazten denez, 2017 eta 2008arekin alderatuta, enpresa ertainek eta handiek beren pisua handitu dute, bai enpresa kopuruari dagokionez, bai, batez ere, enplegatzen dituzten lagunen portzentajeari dagokionez.