Urkullu lehendakariak presiditu du Euskararen Aholku Batzordearen bilera, eta Confebaskek ere parte hartu du

09-10-2019
Iñigo Urkullu lehendakariak presiditu du, gaur arratsaldean Bilbon, Euskararen Aholku Batzordearen osoko bilkura, zeinean elkartzen baitira hainbat solaskide sozial, ikertzaile, ordezkari instituzional eta ekonomiko –horien artean Confebask–, egoerari buruzko ahalik eta diagnostikorik zehatzena egiteko, eta estrategiak lantzeko, euskal gizartearen esparru guztietan hizkuntzaren erabilera bultzatzeko. Ildo horretan, gaur arratsaldeko bileran, Kontseiluak azterketa bat ezagutarazi du, arlo sozio-laboralean euskararen erabilera hobetzeko plan bat prestatzeko aurrelan gisa, bereziki enpresa pribatuaren arloan.

Confebaskeko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuekin elkartu da

08-10-2019
Confebasken ordezkaritzak–Eduardo Zubiaurre lehendakaria eta Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia buru zirela– Eusko Jaurlaritzako bi sailetako ordezkari nagusiekin egindako lehen bilera Lan eta Justizia Saileko sailburu Maria Jesus San Joserekin izan da. Topaketa Gasteizko Lakuako egoitzan egin da, eta bi ordezkaritzek Euskadiko arlo sozioekonomiko eta laboraleko gai nagusiak analizatu dituzte: Elkarrizketa Sozialaren Mahaia, Negoziazio Kolektiboa eta Laneko Segurtasun eta Osasuna, besteak beste. Ondoren, baita ere Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal izan da Confebasken ordezkaritza hartu duena.

Euskal enpresen neurria hazi egin da, batez ere industrian, eta dagoeneko krisiaren aurretik baino enpresa handi gehiago daude

03-10-2019
Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz atera duen azken buletinean kontsultatu daitekeenez, euskal enpresen batez besteko neurriak hazten jarraitzen du azken urteetan, eta Euskadin firma ertain eta handiak pisua hartzen ari dira txikiekiko. Newsletterrak beste datu interesgarri batzuk ere erakusten ditu. Adibidez, euskal enpresen batez besteko neurria Europakoena baino txikiagoa den arren, azken urteetan horretara hurbiltzen ari da. Izan ere, Euskadin dagoeneko krisiaren aurretik baino enpresa handi gehiago ditugu.

Confebaskek bat egin du trantsizio justu eta enplegu berdeen aldeko Nazio Batuen Enpresa Konpromisoarekin

01-10-2019
Argitaratu berri den azken Ingurumen Newsletterrean irakur daitekeenez, Confebaskek bat egin du Trantsizio Justu eta Enplegu Berdeen aldeko Enpresa Konpromisoarekin, zeina CEOEk aurkeztu baitu, Trantsizio Ekologikorako Ministerioarekin batera, Nazio Batuen 2019 Klima Ekintzaren gaineko Gailurrean. Gailurraren helburuetako bat da mende honen bigarren zatian neutraltasun klimatikoa duen ekonomia bat eraikitzea, elkarrekin, Parisko 2015eko Akordioak aurreikusten duen bezala. Isurketa gutxiko eredu ekonomiko batera igarotzeko trantsizioak eraldaketa teknologiko, sozial eta ekonomiko handiak eragingo ditu.

“Oraingoz ez dugu jarduera ekonomikoaren atzeraldirik ikusten, jarduera ekonomikoaren motelaldia baizik”

27-09-2019
Euskadi Irratiko 'Faktoria' programan egin eta Europa Pressek ere jaso duen elkarrizketa batean Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek adierazi duenez, "oraingoz, ez da jarduera ekonomikoaren atzeraldirik ikusten, begi-bistako eta ageriko motelaldi bat baizik ", hainbat arrazoik eraginda, “horietako gehienak politikoak”. Zubiaurrek esan duenez, euskal enpresariek "kezka" transmititzen diete egungo abagune ekonomikoagatik, eta sektore batzuetan, esaterako autogintzan, "kontua da oso une txarrak” pasatzen ari direla.