Confebaskeko Batzorde Exekutiboak Tamara Yague proposatu du lehendakari berria izateko Isabel Bustoren ordez

  • Tamara Yague Cebekek proposatu du kargurako datozen lau urteetarako
Tamara Yagüe

(argazkia, Confebask)

2023-06-28

Confebaskeko Batzorde Exekutiboak gaur erabaki du, aho batez, Tamara Yague Martinez proposatzea Confebask–Euskal Enpresa Konfederazioaren hurrengo lehendakaria izateko, azken lau urteetan karguan aritu den Isabel Bustoren ordez.

Tamara Yague Cebekek proposatu du lehendakari berria izateko datozen lau urteetarako, bere garaian Adegik eskatuta izendatutako Eduardo Zubiaurrek eta Isabel Bustok agintaldia agortu ondoren.

Horrela, jarraipena ematen zaio Confebaskeko lehendakaria izateko ohiko lurralde errotazioari, lau urteko epean. Proposamena Confebaskeko Kontseilu Orokorraren baitan onartu behar da, datorren uztailaren 19an, Bilbon.

Barakaldon (Bizkaia) jaioa 1971n, Tamara Yague Tecuniko zuzendari nagusia eta Vinci Energies Espaiñako Zuzendaritza Batzordeko kidea da. 

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, eta Zerga Aholkularitzako masterra, kudeaketari eta lidergoari buruzko hainbat ikastarorekin zabaldu du bere prestakuntza.

FVEMeko lehendakaria eta Cebekeko lehendakariordea 2020az geroztik, beste kargu batzuen artean, CEOEko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) kontseilari independentea; horrez gain, enpresetan genero lidergo orekatua helburu duen irabazi asmorik gabeko PWN Bilbao erakundeko lehendakariordea da.