Lehendakariak Confebaskeko presidentea eta Batzorde Exekutiboa hartu ditu

  • Aldebiko lehen bilera da Tamara Yague joan den uztailean Confebaskeko presidente izendatu zutenetik
Lehendakari Confebask

Confebaskeko Batzar Exekutiboa, lehendakariarekin izandako bileran (Argazkia, Irekia)

2023-11-14

Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko batzorde exekutiboa eta uztailean karguan Isabel Busto ordeztu zuen Tamara Yague presidente berria hartu ditu gaur goizean, Lehendakaritzan. Lehendakariak Confebaski urtero egiten dion harreran kokatzen da bilera, baina Tamara Yaguek Confebasken ordezkaritza zuzentzen duen lehen aldia izan da.

Bileran, euskal enpresaburuek datozen hilabeteetarako jardueran eta enpleguan espero dutena aurkeztu diote lehendakariari, aurreikusitakoaren ildotik, hau da: datozen hilabeteetarako jardueraren dezelerazio argi bat, oraingoz, behintzat, atzeraldirik aurreikusi gabe. Oraingoz, euskal enpresak eusten ari dira, eta gehienek inbertsioak eta enplegua mantentzearen alde egiten jarraitzen dute.

Bere kezka nagusiei dagokienez, Tamara Yaguek berriro aipatu du, besteak beste, jarduera sektore ia guztietan pertsonen falta ezaguna dela, baita Euskadiko lan absentismoaren indize handia ere, izan ere, azterketatik azterketara, estatu osoan indizerik handienak dituen autonomia erkidegoa garela agertzen da. Gaixotasun arruntagatiko bajak dira lanera ez joateko arrazoien %90

Tamara Yaguek ez ezik, Confebasken ordezkaritza osatu dute Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak, Adegi, Cebek eta SEAko presidenteek, zuzendari eta idazkari nagusiek ere.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, Manu Castilla Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia ere, bertan izan da.