“Ia 4.000 gaztek egin dituzte praktikak atzerrian Erasmus+ programaren pean, Confebaskek sustatuta”

  • Confebaskek Erasmus+ beken kudeaketa azaldu du SEPIEk Gijonen antolatutako jardunaldi batean
Arantza Vigiola

Arantza Vigiola, irudiaren erdian, Gijonen ihardunaldian parte hartzen 

2023-09-21

Confebaskeko ikasleen mugikortasuneko arduradun Arantza Vigiolak Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasunari buruz SEPIEk antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartu du, irailaren 18an eta 19an, Gijongo La Laboral CIFPen (Asturias), zeinetara estatuan programan parte hartzen duten erakunde guztiak gonbidatu zituzten.

Confebaski dagokionez, duen esperientzia zabala kontuan hartuta, beken kudeaketa nola egiten duten auditoriumean azaltzeko gonbidatu zuten Arantza Vigiola, estatuan “mugikortasuneko partzuergoak inspiratzeko kasu” moduan balio dezan.

Zentzu horretan, Arantza Vigiolak aprobetxatu zuen publikoari jakinarazteko “Confebask dela estatuan LHko zein unibertsitateko ikasleentzako mugikortasunak kudeatzen ditugun enpresa erakunde bakarra”.

Eta zentzu horretan, gogorarazi zuenez, “azken bi hamarkadetan, ia 4.000 gaztek egin dituzte praktikak atzerrian Confebaskek kudeatzen duen Erasmus+ programaren barruan, EBren finantzaketari esker, SEPIEren (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez.

Confebaskentzat helburu estrategikoa izanik, ikasle gazteei zuzendutako Erasmus+ nazioarteko beken programak, bere horretan, euskal enpresek eskatzen dituzten 4 baldintza nagusiak biltzen ditu: , jarrera, esperientzia, prestakuntza eta hizkuntzak.

Lanbide Heziketaren esparruan, Confebaskek Euskadiko lehen partzuergoan parte hartu zuen, eta gaur egun, oso lankidetza sendoan dihardu gainerako partzuergoekin (Ikaslan, Hetel, IZEA eta LHko antzeko hezkuntza elkarteak) proiektu horiek batera garatzeko.