Euskadin enpresa kopurua hazi egin da, eta azken 6 urteetako irailik onena izan da

  • Confebasken txostena Euskadiko enpresa sarearen eboluzioari buruz (ikusi hemen)
Confebask

2023-10-16

T

Confebasken azken buletinean irakur daitekeenez, Euskadiko enpresen kopurua hazi egin zen irailean – aurreko hilabetearen aldean –, 1.178 gehiagorekin; 2017tik irailerako daturik onena da, eta guztira 57.995 enpresa daude erregistratuta Gizarte Segurantzan. Autonomoen kopuruak ere gora egin zuen irailean, 327rekin, hilabete horretarako ohikoaren ildotik.

Euskadiko enpresa kopuruaren hazkundea urte arteko konparazioan ere egiaztatzen da. Hala, aurtengo irailean aurreko urteko hil berdinean baino 382 enpresa gehiago zeuden (+%0 '7), eta, beraz, urte arteko hazkundea bi hilabete jarraian gertatu da, 14 hilabeteko jaitsieren ondoren.

Nolanahi ere, erregistroak adierazten du oraindik ez dela berreskuratu covidaren aurreko zifra. Izan ere, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemia hasi zenean), oraindik 900 enpresa inguru gutxiago daude (-%1,5) orduan baino, eta pandemian galdutakoen %57 berreskuratu dira.

Sektoreka, irailean enpresa kopurua guztietan hazi da, baina, pandemiaren aurretik zeudenekin alderatuta, jaitsierarik handiena Industrian izan da (-%4,6 eta 301 enpresa gutxiago), ondoren Zerbitzuetan (-%2,1 eta 953 enpresa gutxiago), eta Eraikuntzan, berriz, 2020ko otsailean baino 70 enpresa gehiago daude jada, %1,4 gehiago.

Autonomoen kopuruari dagokionez, irailean 327 pertsona gehiago ziren Euskadin, iraileko ohiko kopuruarekin bat eginda; autonomoak, guztira, 166.535 izan ziren. 2020ko otsailarekin alderatuta, 1.726 autonomo gutxiago daude oraindik, hau da, -%2,2ko murrizketa portzentuala.

Azkenik, 2023ko bigarren hiruhilekoan hartzekodunen konkurtsoan dauden euskal enpresen kopurua 77ra igo da, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino %35,1 gehiago, eta, beraz, azken hiruhilekoetan aldagai horrek izan duen beheranzko joera gelditu egin da. Igoera hori estatuan izandakoa (%18,3) baino handiagoa da. Nolanahi ere, lehen seihilekoko metatuan, Euskadin konkurtsoan dauden enpresen kopurua egonkor mantendu da.