Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek prentsaurrekoa eskaini dute LH Dualeko eboluzioa Euskadin baloratzeko
25-05-2017
Prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzako Sailburuordea den Jorge Arévalo, Confebaskeko zuzendari Nagusia Eduardo Aretxaga eta Formakuntzako zuzendaria Asier Aloria izan dira. Hirurek, komunikabideen aurrean, LH Dualeko eboluzioaren zifrak Euskadin aurkeztu dituzte. Azkenengo 5 urtetan 2.000 ikaslek eta 1.800 enpresek parte hartu dute dagoeneko. 2016-17ko ikasturtean, badaude eredu honetan 1.300 ikasle inguru, 800 enpresetan formatzen, heuretatik %80ª txikiak eta ertainak. Hurrengo urteetera begira, 2020rako dagoen helburu nagusia LHko urteroko tituludunen erdia baino gehiagok ‘dual’ ereduan parte hartzea da.