Confebask Katedra 2018ko EHU/UPVko udako ikastaroetan

14-09-2018
Joan den uztailean udako ikastaro bat egin zen EHU/UPVn, Confebaskek eratutako Katedraren helburuei buruzko kontestualizazioa aurkezteko. Hori dela eta, Confebaskek bere Lan Harremanen Newsletterraren edizio berezi bat argitaratu du gaur, zeinean inaugurazioko ponentziaren laburpen zehatz eskaintzen den – Salvador del Rey jurista ospetsuaren eskutik –, eta GKN Driveline etae Cadinox euskal enpresetan eredu berria aplikatzerakoan izandako esperientzia jasotzeaz gain.

Abuztuko zifrek erakusten dute Euskadin enpresen sorrera geratu egin dela

13-09-2018
Abuztuan Gizarte Segurantzan inskribatu diren euskal enpresen kopurua jaitsi egin zen uztaileko datuarekiko, 544 enpresa gutxiagorekin, eta, ondorioz, guztira 57.895 enpresa dira. Egiaz da abuztuan beti jaisten dela erregistro hori eta , hala eta guztiz ere, abuztu baterako zifrarik altuenean gaudela 2012tik. Baina egia da baita ere, estatistikak erakusten duenez, geldialdi argi bat dago, abuztuaren 31n 33 enpresa gehiago baino ez baitzeuden orain dela urte bat baino, hau da, %0’1 gehiago baino ez, eta datua estatukoa ez bezalakoa da, estatuan zifra %1 hazi baita.

“Enpresei dagokigu Euskadin eraikuntzaren sektorea berritzea, eta euskal administrazioari dagokio horren balioa agerian jartzen laguntzea”

11-09-2018
Eraikune-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak eta EHU/UPVk antolatuta, Eraikuntza Aurreratuaren Nazioarteko II. Biltzarra elkartu da, Bilbon, eta, besteak beste, eraldaketa digitalak sektorean duen garrantzia aztertu da, eta nola 4.0 Eraikuntzaren teknologia eta metodologiek lagundu diezaieketen euskal enpresei produktibitatea hobetzen eta, ondorioz, nazioarteko erreferente moduan kokatzen. Foro horretan, Confebaskeko eta bertako Eraikuntza Batzorde eratu berriko lehendakari Roberto Larrañagak adierazi duenez, “sektorearen balioa agerian jartzea da bere susperraldirako gakoetako bat”. Ildo horretan gogorarazi du “Euskadin eraikuntza oso ekarpen kualifikatua egiteko moduan dagoela, eta zeharkako izaera oso nabarmenarekin: 4.0 industriak, halaber, ‘4.0 eraikuntza” beharko du”.

“Prest gaude BGAE-ei buruzko edozein proposamen eztabaidatzeko, betiere ez badute kostu gehiagorik ekartzen enpresentzat”

06-09-2018
SER Euskadiri emandako elkarrizketa batean Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak BGAE-ei egin beharreko ekarpenei buruz adierazi duenez, “oraingoz ez dugu zehaztasun handirik Eusko Jaurlaritza egiazki lantzen ari denaz. Edonola ere – gehitu du –prest gaude BGAE-ei buruzko edozein proposamen eztabaidatzeko, betiere ez badute kostu gehiagorik ekartzen enpresentzat”. Ildo horretan, Larrañagak gogorarazi duenez, “euskal enpresek dagoeneko Europako batez bestekoa baino gehiago ematen dute Gizarte Segurantzako kotizazioetarako, eta inguruko herrialde guztiek baino gehiago, horien artean Frantzia, Italia , Erresuma Batua edo Alemania: ezin dugu igoera gehiagorik gure gain hartu”.

Prestakuntza: hiru ‘c’-en garrantzia

04-09-2018
Confebaskeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriaren artikulua, Estrategia Empresarial hamabostekarian, non euskal gizarteak aurre egin beharreko erronka handietako bati heltzen dion: nola egin aurre demografia gero eta zaharrago bati aurrerabidearen trena galdu gabe. Aloriak gogorarazten duenez, “enpresak dira aberastasuna eta enplegua sortzen dutenak, eta, ondorioz, modu erabakigarrian laguntzen dute gure gizarte ongizateko eredua mantentzen. Ekimen pribaturik gabe, horrelako ezer ez da posible. Horrenbestez, euskal enpresak kezkatuta daude, susperraldi ekonomiko betean sartuta gaudelarik, ohartzen direlako gero eta arazo gehiago dituztela behar dituzten langileak kontratatzeko: ez dago behar beste langilerik, eta askotan ez dute behar den prestakuntza. Alerta seinale horren aurrean, zer egin dezakegu? Confebaskeko Prestakuntzako zuzendariak prestakuntza aipatzen du, eta hor hiru ‘c’-ak ezinbestekoak dira.