Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat abiarazi dute enpresa bakar bat ere gera ez dadin Euskadiko Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak ezagutu gabe
15-04-2021
Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak kanpaina bat hasi dute elkarrekin, Euskadiko enpresa guztiek jakin dezaten LHaren euskal ereduak zer abantaila eskaintzen dizkien, enpresa horien neurria eta sektorea edozein delarik ere. Alderdi hori azpimarratu du Asier Aloria Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enpleguko zuzendariak: "Euskadiko LHak eskaintzen dizkien aukerak ezagutzen ez dituenik ez egotea izango litzateke helburua, behar duenean bertan bermatu dadin. Altxor handia dugu gure LHan, eta edozein enpresari laguntzeko tresnak ditu: autonomo batetik, multinazional handi bateraino”. Hain zuzen ere, ahalik eta konpainia gehienengana iristeko asmoz, webgune espezifiko bat sortu da: www.empresafpeuskadi.eus