“Prebentzioa lan egiteko modu bat da; segurtasunik gabe egindako lana gaizki egindako lana da”
15-09-2022
Segurmaniako azken zenbakian, Bahia de Bizkaia Gas, SLko Estibaliz Añoni egindako elkarrizketa bat jasotzen da. Bertan, prebentzioaz eta segurtasunaz hitz egiten du, baita nola eboluzionatu duen, Euskadin nola egiten den eta zer erronkari aurre egin behar dien ere. Bere iritziz, “lehen, laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) arduradunak polizia txakur bat bezalakoak ginen, NBEak eramateko betebeharra ikuskatzen eta are egiaztatzen ibiltzen ginen. Orain, prebentzioaren kontzientziak aurrera egin ahala, prebentzioa gai partekatua izatera igaro da, non erakundeko kide guztiek beren zeregina ezagutzen duten eta, inkontzienteki, segurtasuna integratuta dagoen. Prebentzioa lan egiteko modu bat baino ez da. Gogoratu, segurtasunik gabe egindako lana gaizki egindako lana da”. Enpresetan laneko arriskuen prebentzioa komunikatzeak eta hedatzeak duen garrantziari dagokionez, Estibaliz Añonek esan duenez, “prebentzioa integratzeko punturik garrantzitsuena goi zuzendaritzaren lidergoa edo inplikazioa da.