- Bilera Confebasken egoitzan egin da
Ecoembes eta Confebasken ordezkaritzak bileran
Confebaskeko ingurumen batzordea eta Adegi, Cebek, Sea eta Avek Kimika euskal enpresa erakundeak gaur goizean elkartu dira Ecoembeseko ordezkaritza batekin –irabazi asmorik gabeko erakunde estatal bat da, ontzien ingurumen inpaktua murriztera zuzendua, ontzien birziklapenaren eta ekodiseinuaren bitartez–, Euskadin gaur egun ontziak kudeatzeko dagoen sistemaz eta datozen urteetarako aurreikusten den bilakaeraz hitz egiteko eta aztertzeko.
Bileran hainbat gai landu dira, hala nola material desberdinen tarifen kalkulua, nola bermatzen den sistemaren efizientzia, zer emaitza lortu diren enpresa guztien konpromisoari esker, zein diren fabrikazioaren eta enbasatzearen berrikuntza tresnak, ontziak jaso, sailkatu eta birziklatzeko berrikuntza, sistemaren kostuen optimizazioa, eta araudi esparru berri bat lantzeko erronkak eta estrategiak.