Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak aurrekaririk gabeko jaitsiera sufritu zuen martxoan
14-04-2020
Confebaskek enpresa kopuruaren bilakaeraz argitaratzen duen newsletterrean erakusten denez, martxoa inoiz erregistratutako hilabeterik txarrena izan da euskal enpresa sareari dagokionez, enpresa kopurua biziki urritu baita, baita autonomoen kopurua ere, Covid 19a ekonomian izaten ari den inpaktuaren ondorioz. Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak aurrekaririk gabeko jaitsiera sufritu zuen martxoan, 57.125 enpresa zenbatu baitziren, otsailean baino 1.768 enpresa gutxiago. 2019ko martxoan zeudenekin alderatuta, gaur egun 2.181 enpresa gutxiago daude. Enpresen kopuruaren urtearteko jaitsiera -%3,7an kokatu da, 2009ko abuztuko urtearteko jaitsieraren erritmoaren pare, orain arte erregistratutako handiena izan zelarik.