Confebaskek baztertu egin du elkarrizketa sozialaren mahaian 4 eguneko astearen bideragarritasuna aztertzeko aukera

03-03-2023
Idoia Mendia lehendakariordeak gaur Eusko Legebiltzarrean egindako iragarkia ezagutu ondoren, Confebaskek argi utzi nahi du proposamena, oraingoz, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren aurtengo lan egutegirako egindako proposamen bat baino ez dela eta, ondorioz, ez dagoela bera ere kide den mahai horretako osoko bilkurak onartuta. Confebaskek ekimen horren aurka bozkatuko du ELMa hurrengo osoko bilkuran

“Otsaileko datuak positiboak izan dira eta urte honetarako enplegua sortzeko aurreikuspena mantentzea ahalbidetzen dute”

02-03-2023
“2015etik otsailik onena izan da, eta datu positiboak dira, urte osorako enplegua sortzeko aurreikuspena mantentzea ahalbidetzen dutenak”. Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinek gaur egin duen balorazio nagusia da, joan den hilabetean Euskadin erregistratutako langabeziaren eta Gizarte Segurantzako kotizatzaile kopuruaren zifrak ezagutu ondoren. Otsailean, 609 langabe gutxiago daude Euskadin, eta ia 3.900 afiliatu gehiago zenbatu dira. Datu horiekin, Pablo Martinek ziurtatu duenez, “lan merkatuaren bilakaera positiboa izan da, izan ere, sektore guztietan murriztu da langabezia, eta iazko otsailean baino intentsitate handiagoz”.

“Pertsonek enpresaren kultura, balioak eta helburuak barneratzea, partekatzea eta gurea bezala etengabeko hazkundean dagoen erakunde batean zabal ditzaten... hori erronka zaila da kudeatzeko”

28-02-2023
“Guretzat nahitaezko betebeharra da tamaina irabaztea, industria sektorean erreferentea izan nahi badugu. Eta nahi dugu!” Horrela erantzuten dio Javier Rayak, NBI taldeko finantza zuzendariak, Confebaskek editatutako Enpresa Dimentsioaren newsletterrerako emandako elkarrizketan, tamaina handitzeko beharraz eta horrek dakartzan onurez galdetuta. Zentzu horretan, Javier Rayaren esanetan, “ez dugu beste aukerarik gutxieneko masa kritiko bat duen enpresa bihurtzea baino, industria mapan agertu ahal izateko. Hori, zenbakitara eramanda, urtean 100 milioi euro fakturatzea da. Gure iritziz, tamaina horrekin industria piezen kontsumitzaile handiengana iristeko askoz aukera gehiago izango ditugu”.

Euskadiko enpresa kopurua murriztu egin da urtarrilean, baina iaz baino gutxiago, eta 2022an konkurtsoan sartutako enpresena, berriz, %3,1 jaitsi da, estatu osoan ez bezala, hor igo egin baita

14-02-2023
Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz egin duen azken txostenean zehazten denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 57.457 zen urtarrilean, 363 enpresa gutxiagorekin. Urtarrilerako ohikoa baino jaitsiera txikiagoa da (-%0,2). Nolanahi ere, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren aurretik) oraindik 1.436 enpresa gutxiago daude (-%2,4), eta harrezkero %32 baino ez dira berreskuratu. Iaz hartzekodunen konkurtsoan sartu ziren euskal enpresei dagokienez, 2022ko datu osoak argitaratu ondoren, 253 erregistratu ziren guztira, 2021ean baino -%3,1 gutxiago.

“Euskadiko enpresak beren estrategiak eta 2030 Agendaren esparrua bateratzeko egiten ari diren ahalegina gehiago nabarmendu beharko lirateke”

06-02-2023
Confebaskeko 2030 Agendaren arduradun Amaia Lopez Iriondok Euskadi 2030 Agendaren Foroa delakoaren beste bilera batean parte hartu du gaur, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren babespean. Foro horretan, Amaia Lopez Iriondok “Euskadiko enpresak beren estrategiak eta 2030 Agendaren esparrua bateratzeko egiten ari diren ahalegina” nabarmendu nahi izan du. “Euskal enpresaren egiten jakite horren balioa nazioarteko eskualdeen eta erakundeen aurrean aitortu beharko litzateke”. Halaber, arloko Confebaskeko arduradunaren iritziz, beharrezkoa da “2030 Agenda bera euskal herritarren artean sozializatzea eta hedatzea”.