EAEko industriak hamar urtean ia erdira murriztu ditu atmosferara igortzen dituen gas kutsatzaileak

06-03-2019
Gaur goizean inauguratu da Donostian “Change the Change” Klima Aldaketari buruzko nazioarteko konferentzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak antolatuta – ingurumen kudeaketarako Ihobe sozietate publikoaren bitartez–, Confebasken lankidetzarekin. Bilkura Iñigo Urkullu lehendakariak eta Espainiako gobernuko Pedro Sanchez presidenteak inauguratu dute gaur goizean. Klima aldaketaren aurka borrokatzeak eta ingurumenaren hobekuntzak enpresentzat eta, oro har, gizartearentzat dakartzan onura lehiakorrak aprobetxatzeak duen garrantziaz ohartuta, inaugurazioan Confebasken ordezkaritza bat izan da, bere presidente Roberto Larrañaga buru zelarik.

“Gure Lan arriskuen Prebentzioko prozedurei esker, lan istripuen maila ia nulua da”

27-02-2019
Argitaratu berri den Segurmania azken buletinean, beste eduki batzuen artean, Chapanorreko zuzendari gerenteari egindako elkarrizketa dago. Iñaki Guineak adierazi duenez, laneko arriskuak prebenitzeko politikaren arrakastaren zati handi baten oinarria da “Chapanorren erailtzen ditugun prozesuak, pieza baten fabrikazioa programatzen denetik, segurtasuna etengabe kudeatzeko prozesu batean sartuta daudela… Laneko arriskuak prebenitzeko dugun politikak bitarteko eraginkorragoak erabiltzera behartzen gaitu, segurtasun parametro optimoak lortzeko”.

Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek Euskadin LH Duala sustatzeko elkarlana nabarmendu dute eta sektore eta neurri guztietako enpresak animatu dituzte bat egitera

21-02-2019
Elkarrekin eman duten prentsaurrekoan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuorde Jorge Arevalok, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak eta bertako Prestakuntza zuzendari Asier Aloriak. Hirurek nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzaren, enpresen eta ikastetxeen arteko sintonia eta elkarlana, Euskadin LF duala hartzen ari den indarraren arrazoien artean, izan ere, Europar Batzordeko Prestakuntzako zuzendari Manuela Gelengek egin berri duen bisitan azpimarratu duenez z, erreferentziazko eredua da EBrentzat berarentzat ere.

Confebaskek kudeatutako Erasmus+ bekak dituzten LHko ikasleen lehen taldea irten da Erresuma Baturantz

13-02-2019
Beste urte batez, Euskadiko LHko hainbat ikasle Europako Erasmus + programaz baliatuko dira, Confebaskek kudeatuta, eta Europar Batasunak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatuta. Zehazki, programa horri esker, EAEko Lanbide Heziketako 26 ikastetxetako 70 ikaslek egingo dituzte praktikak atzerrian. Confebask da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu.

2019a Euskadiko enpresa kopuruan hazkunde oso txikiarekin hasi da

12-02-2019
Euskadin hainbat urtez geldituta dago enpresen sorrera, eta 2019 honen hasieran ere luzatzen ari da. Euskadiko enpresa kopuruari buruz Confebasken azken buletinean adierazten denez, urtarrilak berretsi egin du joera, aurreko urteko hilabete berdinean baino 95 firma gehiago besterik ez dira, hau da, +%0’2, guztira Gizarte Segurantzan 58.740 enpresa inskribatuta egonik. Gainera, EAEn enpresak sortzeko erritmoa, berriro ere, estatuko gainerako lekuetan baino apalagoa da.