“Enplegu mailarik onenean gaude 2008ko urritik, krisiaren aurreko maximoetan ia”
02-07-2019
Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinek azpimarratu duenez, “langabeziaren eta okupazioaren datuak benetan onak dira. Euskadin, ekainaren 30ean, orain dela urte bat baino 9.142 langabe gutxiago zeuden, %7’6 gutxiago, eta horrek esan nahi du jaitsieraren erritmoa estatuko batez bestekoarena baino biziagoa dela, estatuan langabeziak 12 hilabetean %4’6 egin baitu atzera”. Gainera, langabeziaren jaitsiera horrekin batera, enplegu asko sortu da. Pablo Martinek nabarmendu duenez, “ekainean Euskadin 4.130 lagun gehiago afiliatu dira aurreko hilabetearekin alderatuta. Eta fokua 12 hilabetera zabaltzen badugu, okupazioa Euskadin ia 20.000 lagunekin hazi da. Horrenbestez, enpleguaren zifrarik onenetan gaude 2008ko urritik, eta krisiaren aurreko maximoetan gaude ia”.