“Digitalizazioa funtsezkoa da Euskadiko ETEen hazkunderako eta lehiakortasunerako”
18-04-2024
Enpresa Dimentsioari buruz Confebaskek duen newsletterrari egindako adierazpenetan, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak adierazi duenez: “gero eta enpresa gehiagok egiten dute BINDen berrikuntza irekiko ereduaren alde, beren beharrizan propioei erantzuteko eta negozio aukerak handitzeko aukera ematen dielako, startupekin lankidetzan, teknologia aitzindariak integratuz. Orain arte 45 ETE eta 35 startupek parte hartu dute ekimenean, eta hazkunde ildo horretan jarraitzea eta arrakasta kasu gehiago garatzea da helburua”. “Digitalizazioa funtsezkoa da Euskadiko ETEen hazkunderako eta lehiakortasunerako – ziurtatu du Leyre Madariagak –, baina, hala ere, kosta egiten da hirugarrenekin berritzeko lehen pausoa ematea. ETEentzako oztopo nagusia aldaketari lotutako ziurgabetasuna eta kostuak izaten dira. Hain zuzen ere, SME Connectionen bidez, digitalizazio prozesu hori enpresentzat modu bizkor eta erosoan erraztuko duten irtenbide arin eta pertsonalizatuak eman nahi dira”.